Kanpoko berri: Zuhaitz bat moztu dute, oihan bat ereinen dugu !

2014ko urriaren 25ean, Rémi Fraisse-ren heriotzari begirada. Hau Sivens-en Tarn eskualdean, barradera baten kontrako manifestaldi batean poliziak jaurtiki granada batek erail zuen.rémi RIP le testet

Betidanik, poliziaren errepresioak jendearen kontzientziak mindu ditu, egunkarietako editorialak eta ostatuko eztabaidak hazi eta pertsonen gogoetak  elikatu. 1974an, nuklearraren kontrako manifestaldi batean parte hartu nuen, lehen aldiko. Hastapenaz oroitzen naiz, hainbeste haur bazen ezin izan bainuen helioz hantu baloia eskuratu. Bukaeraz oroitzen naiz, ene amaren beldurraz, enekin eta ene amarekin saltegi handi batean aterpetu ginelarik, CRSen eta manifestarien arteko bekoz beko bortitzari eskapatzeko. 9 urte nituen, eta ez nuen konprenitzen nola heldu ginen horretaraino.

Gaur, poliziaren errepresioak manifestari bakezale gazte bat hil du, 49 urte ditut eta ez dut onartzen horretaraino heldu izana.

Bizi! elkartearen aldekoak izan ala ez, guk, urgentzia ekologista ez dela kapriza bat eta desafio bat dela dakigun herritar guziek, segitu behar dugu desafio horri bortizkeriarik gabe buru egiten, ezagutarazten eta entzunarazten, adimena erabiliz eta elkar entzunez, neholako erasorik gabe. Gure beharra da borroka armarik gabe segitzea, kontrakoaz konbentzituak izan daitezkeen guziei erakustea hitza ukabila baino indartsuagoa dela.

Rémi Fraisse gaztearen heriotzak bozik gabe utzi baldin bagaitu ere, haren izenean, sekula baino gehiago ez isilik egotera deliberatuak izan gaitezen.

Marie

Colère et solidarité à Bayonne