Urriaren 1.ean, Kataluniak erreferendum bat antolatu zuen, batere bortizkeriarik gabe, Espainiari buruzko bere independentziaz erabakitzeko xedez. PPren gobernuak demokraziaren kontrako erantzun gordina eman zion. Poliziak 1000 pertsona baino gehiago zauritu zituen eta buruzagi katalanak preso sartu zituzten.
Nazionalismoek beldurra sor dezakete, nor bere baitan hestea, irekitasun eza eta mugak sortzea ekartzen baldin badute. Baina hori ikusmolde zinez murriztailea da eta, gure mendean, bistan da estatu-nazioaren nozioa dudan ezar daitekeela. Mundializazioak gure eguneroko bizitza bahitzen duen garai honetan, nork bere buruari galdegin diezaioke independentzia hitzak zer erran nahi ote duen.
Zer nahi izanik ere, Kataluniako parlamentuak lege sozial eta ekologiko andana bozkatu du, honako gaien inguruan: emazteen eta gizonen arteko berdintasuna, prekarioen babesa, ingurumenaren aldeko legeen ordaintzeko zergak, kulturaren aldekoak… Espainiako Auzitegi Gorenak denak indargabetu ditu. Kataluniako gizarteak erakutsi du plurala, demokratikoa, bakezalea eta arrazakeriaren kontrakoa izan nahi duela. Edozein izanik ere pertsonalki ditugun dudak eta galderak, nahiz eta bidezkoak diren, eta edozein izanik ere gaiaren konplexutasuna, hitz egiteko eskubide demokratikoaren kontrako eraso horren aitzinean, herri horren burujabetasunaren alde borrokatzea ezinbestekoa da.
* Herri ausarta eta askea gara
Dec 04 2017