Baionako Atalante zinegela bete betea zen «Irrintzina, klima belaunaldiren garrasia» proiekzioaren karietara joan den ekainaren 9an. Filma Sandra Blondel eta Pascal Hennequin-ek egina da. Finantzamendu parte hartzaileari esker sortu da eta Baionatik Pariserainoko Alternatiba eta ANV-COP21-en ibilbidea kondatzen du.
Mugimendu horien abiaburuan, Biziko kide batzuk kanbiamendu klimatikoaren lema hartuz populazioa nahi dute mugiarazi, COP21aren hurbiltzearekin eta etorkizunerako. Horren egiteko, desafio klimatikoari alternatibak proposatzen dituzte, horretaz gain ekintza kaltegarriak egiten dituzten banketxe eta multinazional hobendunen kontrako bortizkeria gabeko desobedientzia zibila ekintzak gauzatzen dituzte.
Halaber, Alternatiba itzulia eta bere kuadripleta famatuaren mementu azkarrenak ikusi ahal izan ditugu, bai eta BNPko aulkien errekisizioa eta itzultzea, Cahuzac auziaren orduan, COP21aren kontra-gailurra, eta azkenik, Jon Palais-ren auziaren bururapen ona.
Publikoak, irudiek hunkiturik eta motibaturik, bere sustengua baita klimaren aldeko borroka segitzeko borondatea adierazi du.
Bizi-ren kidetze kanpainari oihartzuna egiten dion borondatea, hunek bere militante kopurua emendatzeko asmoa baitu, krisi klimatikoak pausatzen dizkigun desafioei hobeto erantzuteko gisan.
Filma biziarazteko, aipa dezagun gure inguruan ahal bezainbat, urrian estreinaldi ofizialaren mementuan klimaren inguruan are gehiago mobilizatzeko!