2013an, euskoa sortu zen Ipar Euskal Herri osoan. Moneta ekologiko eta partalier honek ekonomia birkokatzen du eta, gaur egun, 750 000 eusko baino gehiago erabiliak dira.
Aurten Eusko eguna martxoaren 4an, Glaineko Elkarteen etxean, Baionan iraganen da. Besta eta familia giroko egun ederra, tailerrekin eta mintzaldi batekin. Agerian ezarriko du elkarte mundua zoin anitza den, bai eta plantan ezar daitezkeen finantzatze moldeak ere. Horrela, 2013az geroz, 50 000 eusko banatu zaizkio berrogoi bat elkarteri, «3% Assos» sistemaren bitartez: euskoan sartuz, babestu nahi duzuen elkarte bat hautatzen duzue. Elkarte honek 30 babesle baldin baditu eta Euskal Monetan sartzen bada, urte guziez, babesleek aldatuko dutenaren %3 eskuratuko du. Euskoa sortu denetik eta 2017ko ekaina artean, Bizi-k 6 780 eusko eskuratu ditu: Euskoan sartuz Bizi hautatzen baduzue, gure ekintzak sostengatuko dituzue!Elkarte andana bat hurbilduko da Eusko Eguna animatzeko. Egun hartan: Pirritx eta Porrotx klunen ikuskizuna, ekoizleen merkatua, elkarte batzuk proposatu aktibitateak eta mintzaldi bat elkarteen engaiamenduaren garrantzia azpimarratzeko. Pausa gela bat izanen da ttipientzat. Animazioak izanen dira aperitifa denboran, bai eta edantegiak eta taloak ere, bazkari handia musikaz alaiturik, “Eusko-dating” ateleria parte hartzaileak Euskoa sakonki ulertzeko eta, ondotik, dantza piko Patxi Ta Konpaniarekin eguna dantzan bukatzeko!