Kanpoko berri: « Espère » klima kanpalekua agorrilaren 5etik 15era, Lot-et-Garonne-en

Alternatibak, ANV-COP21-ek eta les Amis de la Terre-ek elkarren artean antolaturik

Elkarturik, justizia klimatikoa lehen aipagaietan ezarri dugu, 2016 gure masako ekintza ez bortitzez bete dugu kutsatzaileak berak arduradun gisa ager daitezen, gure indar gero eta handiagoa erakutsi dugu justizia, gizatasun gehiago eta jasangarritasun handiago baten alde. Justizia klimatikoaren alde sartzen dugun gar militante garai honetaz balia gaitezen denbora geldiarazteko hamar egunez. Zatozte Klima Akanpalekura!

Horra nola iraganen den (http://anv-cop21.org/wp-content/uploads/2016/06/Camp_Climat2016_Programme.pdf): 10 egun, praktikari bihurtu formakuntza, komunikazio arduradun, erreferente logistiko, aktibista, ekintza bideasta edo talde animatzaile bilakatzeko hobekuntza klase, alegiazko masa ekintza batekin bukatzeko!

Lagun artean eta besta giroan ikasteko

Akanpalekuan programa kolaboratiboari jarraikiz dabilen haurren eremua aurki daiteke, bai eta xitxuketa tailerra eta lagun arteko jarduerak (alternatibak eraikitzeko, zirko, klun artista, kanpoko joko eta beste hain beste sorpresazko tailerrak) bai eta kontzertuak, film emanaldiak eta eszena askeak gau aldean.

Denek gustukoa dutena atzemanen dute!

Izena jadanik ematen ahal duzue! http://anv-cop21.org/formulaire-inscription-camp-climat/

Programa osoa: http://anv-cop21.org/wp-content/uploads/2016/06/Camp_Climat2016_Programme.pdf

Espere