Kanpoko berri: Emmaüs Lescar Festibala

Emmaüs? Abbé Pierre abadea? Bai noski, gutti pertsona dira, horiek ez dituztenak ezagutzen, eta oraino guttiago horietaz ez dutenak sekulan zerbait entzun… Baina, zer da xuxen Emmaüs Lescar-Pau? Komunitate bat baino askoz gehiago. Duela 30 urte pasa eraikitzen ari den herrixka oso bat da. Eta eraikuntza hori balore batzuren inguruan egiten da. Balore horiek, argiki eta xinpleki erraiteko Bizi!k defenditzeko xedea duen baloreak bezal bezalakoak dira. Azken urte hauetan, jakina da eta naturalki harreman biziki indartsu batzu sortu direla Bizi! eta komunitate horren artean. Komunitate horrek ez du nehor axolagabe uzten zeren pertsona ezberdinek beren humanitate osoarekin dute komunitate hori eraikitzen, mundu zuzenago baten alde beren energiak bateratuz, eredu nagusiaren eta dominatzailearen kontra borrokatzen diren utopiekin. Herrixkako biztanle guziak gomitatuak dira bizi diren mikro-jendartearen aktore eta autore bilakatzerat, autonomoa den ekosistema baten lehen pausuen plantan emaiterat, eremu publikoan berretsiz beren borroka eta esperantzak. Uda guziz, bada orain 8 urte, Herrixkak bi egunetan ongi etorria egiten diola kolorez, topaketaz eta musikaz aberatsa den Festibal bati. Uztailaren 28 eta 29an, 14 artista etorriko dira nahi dutenen dantzan eta kantuz arizan arazterat, hainat elkartek beren borroka eta utopiak aurkeztuko dituzte, beren borroketan murgilduak diren hainbat persona eztabaidatzerat jinen dira.
Emmaüs Lescar Festibalara joaitea humanitatez eta elkartasunez beteriko arnas aldi baten hartzea da.
www.emmaus-lescar-pau.com

festival-emmaus-lescar-pau-1uiy