Hedabideetan, COParen bukaeraren karietarat erakutsi diren pozezko adierazpen hunkigarriek, egia erran, arras guttiago distira duen errealitate bat gordetzen dute. COP21ak xuxen xuxen gidatzen gaitu 3°C-ko (b)erotze batetara. Hori da adituen arabera, klima nahasmendurako ataria. 1,5 °C-ko goratzetik petik egoiteko xedea akordioan agertzen bada, helburu honek ez du deklinazio zehatzik aurkitzen Estatuek ekarri dituzten borondatezko engaiamenduetan, jakinez hauek ez direla behargarri edo lotesleak, eta sekulan ez badira gauzatuak ez dela gaztigurik aurreikusia.
Jatorrizko hitzarmenak aurre ikusten zituen 100 miliar herri xumeen moteltze (berotegi efektuzko gasen isurketa ttipitze) eta egokitze (aldaketa klimatikoaren ondorioer aurre egite) beharren laguntzeko. Elementu hori ez da gehiago akordioaren barne, baina «erabakien» multzoan agertzen da, hots datorren COP-etan berriz zalantzan ezarriak izaiten ahal diren « erabakien » gunean. Horrez gain, « laguntza » hori, bakarrik prestamuz osatua izaiten ahal da ere, herri horien ekonomiaren oraino gehiago ahultzeko arriskua eskainiz. Gainera, Geneviève Azam-en aburuz « Akordio hori ari da politika mailako araudien bidezko aterabideen ezeztatzen. Merkatuaren eta teknologiaren esku uzten du arazo klimatikoaren konpontzeko ardura. »
https://alternatiba.eu/2015/12/laccord-de-paris-ne-stabilisera-pas-le-climat/
»
https://alternatiba.eu/2015/12/laccord-de-paris-ne-stabilisera-pas-le-climat/