Kanpoko berri : BAKEGILEAK

Bakeari buruz doan atzera biderik gabeko prozesu bat martxan ezartzeko ETAren armagabetzea eta apirilaren 8ko eguna antolatu ondoren, bakegileak lanean jarraitzen dute bakea zuzena eta iraunkorra izan dadin.

“Armagabetzeak bakea ahalbidetzen badu, ez da bakea”, biktimak eta presoak beharrezkoa den onarpen baten erdian dira.

Uztailaren 10ean, tokiko ordezkarien delegazio bat (hautetsi, herritar, elkarte,…) errezebitua izan da Parisen botere gune ezberdinetan Euskal Herriaren botza eramaiteko; prentsa aitzineko eta hainbat bilkurei esker, apirilaren 8 ondoko aroan, hots entzuna izaiteko aroan sartzeko parada izan da. Entzuna, biktimen gaiari gogoetatzeko momentoa delarik, denen errespetu osoan; entzuna, euskal presoek pairatzen dituzten salbuespenezko neurri guzien baliogabetzeko momentoa delarik (presoen hurbiltzea, larriki eri diren presoen eta libratze aitzinatuaren lortzeko baldintzak betetzen dituzten presoen askatzea).

Guk, herritar guziek, pausu horiek indartzen ahal ditugu, entzumena onarpen bilaka dadin, eta aitzinatzeko premia kontsideratua eta senditua izan dadin egiazki den larrialdia bezala.

Hitzordua finkatua da Parisen, abenduaren 9an, denen mobilizazioarentzat; har dezagun gure autobus txartela eta goazen ozenki adieraztera gure nahia, hots prozesua bururaino eramana izaitea.

DENAK BAKEGILEAK GIRA! http://artisansdelapaix.eus