Oinez ala bizikletaz ibiltzen zara eta justu hor, erabiltzen duzun espaloi edo bizikleta bidean, auto bat aparkatua da, batere funtsik gabe «kaka bat bezala» (argiki erran dezagun), «5 minutu besterik ez» noski, bainan hala ere karrikara jautsi behar zara zure bidea segitzeko!
Auto gidariak ohartu behar dira sortzen dituzten oztopoetaz bainan bereziki oinezkoentzako eta txirrindularientzako ekartzen duten arriskuaz.
Hona hemen iragarki orri berri ederrak, delako autoen haizetakoetan ezartzeko. Hemen deskarga ditzakezu: FLYER1 / FLYER2, baita Cordeliers karrikako Fundazioan eta Txirrind’olan ere aurki ditzakezu.
“Dena autoz”-ari alternatibak lantaldeak lan egiten du berdintsuak diren beste kanpaina batzutan. Parte hartu nahi izanez geroz,etor gurekin, gure hilabeteko bilkurak, hilabeteko lehen astelehenean dira.
Harremanak: contact.atv@bizimugi.eu