Hitza Hitz batzordeak Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeek metamorfosi ekologikoaren arloan egin ekintzak bildu berri ditu. Herriko Etxeek zer erantzun eman duten ezagutu eta erreakzionatu beren ekarpenari!
2020ko martxoan 46 zerrendek Herriko Etxeetako gehiengoa lortu dute Metamorfosi Ekologikoaren Ituna sinatu ondoren! Hautetsiek Itun hau sinatu zutenean, Herriko Etxeko eta Euskal Elkargo mailako hautetsi gisa, zazpi arlo garrantzitsutan ekiteko engaiamendua hartu zuten: autoaren bakarkako erabilpenari alternatibak, egoitzetan energiaren menperatzea, %100 energia berriztagarrien lurraldea, laborantza eta elikadura biologikoak eta tokikoak, tokiko ekonomia Euskoaren garapenarekin, hondakinen murriztea eta ekonomia zirkularra, Klima Planaren plantan ezartzea. Ber maneran, Herriko Etxeek Hitza Hitz batzordeko begirale ekologikoen jarraipen lana laguntzera gomitatuak dira, beren herritarrek Herriko Etxeak eman hitza errespetatzen duenez jakin dezaten.
Klima larrialdiaren aitzinean, Hitza Hitz batzordeak 2.000 biztanletik goiti diren eta Itunaren sinatzaile ez diren 10 Herriko Etxeren ekintzen segitzera erabaki du. 46 sinatzaileetatik 32 Herriko Etxek beren lehen ekintzak bidali dizkigute. Mapa interaktiboan erantzun diguten Herriko Etxeen zerrenda aurki dezakezu eta haien erantzuna ezagutzen ahal.
Erantzun horiei esker, Herriko Etxe horietako bakoitzaren aitzinatze edo ez-aitzinatzeen jarraipena egiten ahal dugu, horien arabera ekiteko. Herriko Etxe horien erantzunak perspektiban ezarri nahi ditugu, gai bakoitzean berezituak diren elkarteen eta biztanleen iritziak bilduz.
Zure Herriko Etxeari buruzko iritzia ematen ahal diguzu inprimaki hau betez igandea, 2021eko urriaren 10eko gauerdi arte galdera hauei erantzunez:
Herriko Etxeen erantzunak errealitatea ikusten duzunarekin bat datoz?
Zure Herriko Etxeak hartutako engaiamenduekin kontrajartzen diren ekintzarik antzeman duzu?
Edo zure Herriko Etxeak hartutako engaiamenduekin bat datozen ekintza batzu ez dira konduan hartuak izan?
Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko lehen txostena argitaratuko dugu 2021eko azaroaren 6an, larunbatez, COP 26a eztabaidatua izanen den ber garaian. Karia horretara, Herriko Etxeen jarrera molde ezberdinetaz azpimarratua izanen da, metamorfosiarekiko engaiamendu handiena duen Herriko Etxea (urrezko tximeletaz), bere ekintzei buruz isilena egoiten dena (urrezko karpaz) eta larrialdi klimatikoaren aitzinean burua hondarrean gordetzen duena (urrezko ostrukaz).
Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.