Tramayeseko herria, Saône-et-Loiren puntakoa dugu transizio energetiko eta ekologikoari doakionez. Energia berriztagarrien frantses ligako sari berezia eskuratu du 2011n eta, Italiako Erroman 2012an energia berriztagarrien europar ligako lehen saria (5 000 baino gutiagoko bizilagunak saila) eskainia izan zaio (4 500 herri lehian zirelarik!).
Horrek erakusten du, nahiz eta baserri gunean kokatua bada ere, herri batek ekintza eta garapen jasangarriak ekologikoki eta ekonomikoki bideragarriak burutzen ahal dituela. Tramayes energia positiboko Herri eta Lurraldeetako partaidea dugu.