Elise, 45 urte, Baiona

«Jendarte osoa martxan ezartzea Euskal Herriaz munduari idekiak diren iniziatiben laboratorio baten egiteko (…) %100 bortizkeriarik gabeko estrategia batekin, bihotz-pizgarria da!»

Bizi! ezagutu dut 2011n lagun batzurekin hitz eginez. Garaian Parisen bizi nintzen eta bertan mugimendu altermundialistetan parte hartzen nuen. Lan egiten nuen ingurumenari eta elkartasunari buruzko heziketa tresnen sorkuntzan. Beren web guneari so egiterat joan naiz eta segidan konturatu naiz elkarte hori enetzako egokia zela! Alabainan, Bizi!k biltzen ditu borroka ekologikoa eta dimentsio soziala, munduaren eta bere oreken ikuspundu zuzen bat eta Euskal Herri mailan errotze indartsu bat. Bi urte baino gehiagoz urruneko kidea nintzen. 2014etik geroz, Euskal Herrira berriz etorri naiz eta beste molde batean parte hartzen dut.

Bizikutzu aldizkaria koordonatzen dut eta kide berrien harreraz arduratzen naiz. Neretzat, Bizin izaitea biziki aberatsagarria da, ez baitut edozein desadostasun ideologikorik. Egiten dugunaz harro nago, pentsatzen dut gure eginahalen emaitzak nabarmenak direla. Zinez iduritzen zait Bizik laguntzen duela mundua kanbiatzen eta Euskal Herria eraikitzen. Barne barnetik Bizik bultzatu duen Euskal Herria burujabe dinamikan kokatzen dut ene burua, hau Rob Hopkins-en «trantsizioan diren lurraldeak» dinamikaz hurbil da. Jendarte osoa martxan ezartzea Euskal Herriaz munduari idekiak diren iniziatiben laboratorio baten egiteko (elikadura, energia burujabea garatu… euskarari bere lekua berrezarri) %100 bortizkeriarik gabeko estrategia batekin, bihotz-pizgarria da!