Société Générale bankua frantses Estatuko lehen bankua da industria fosilen finantzaketaren alorrean eta mundu mailan lehena Ipar Amerikan finantzatzen ($7 miliar 2015 eta 2017 artean). COP24aren bezperan, Bizi !ko ekintzaile zonbait joan ziren Société Générale bankuaren 5 agentzien itzulia egitera bertako langileekin elkarrizketatzeko eta tokiko zuzendariei gutun bana uzteko horietan aurkeztuak baitira herritar mobilizazioaren arrazoiak: eskisto gasei ekartzen dien sustenguaren bukatzea eta Rio Grande LNG, Texas-eko proiektutik ateratzea. Abenduaren hasieran, 100 militantek garbitu dute Baionako Société Générale banketxearen agentzia nagusia, lurretik, berinetara, leihatilak ahantzi gabe! Bankuek badute beren zeregina eta hori da azpimarratu Amis de la Terre eta ANV-COP21ek bultzatu eta frantses Estatuko eta nazioarte mailako 22 erakundek sustengatu duten Société Générale-aren Garbitze Erraldoi operazioaren karietara. COP24aren bukaera kari, ia milako bat ekintzaile mobilizatu dira Parisen Agentzia Zentralaren eta Pariseko beste 100 pasa agentzien garbitzeko. Xehetasun gehiago eskuratzeko: http://nettoyons-societe-generale.org/
Jan 15 2019