Egin dugu! “San Balendin egunaren karietara, amodioa egin, ez erosketak!”

San Balendin eguna ez da bakarrik estakuru bat izan behar beti eta gehiago kontsumitzeko gure planetaren kaltetan. Har dezagun arrosaren etsenplua, otsailaren 14an eskainitako opari gostukoena: parte handia Afrikatik (Ethiopia, Kenia) eta Hego Ameriketatik (Ekuadore) inportatuak dira – France Info-ren arabera – eta bistan dena hegazkinez (% 85 Consoglobe gunearen arabera) gure loreontzietan fresko freskoak lurreratzeko … karbono bilana deitoragarria eraginez (aipatu gabe kontserbagarriak eta liliaren hazkuntza eta kontserbazioarendako erabilitako beste pestizidak). Horregatik, «San Balendin egunaren karietara, amodioa egin, ez erosketak!».

Bizi!-ko Zero Zabor Kontsumo arduraduna taldeak ozenki orroitarazi digu autobus geriza tokien publizitateak estaliz otsailaren 14a aitzin eta opariak salbuesteko txartel bat aholkatuz. Honek Balendin guztiei ahalbidetu behar die denbora, ibilaldia, etxen eginikako apairua … elkarri eskaintzen.

Gure planetaren aldeko amodio eder baten frogabidea!

bizimugi.eu/certificat-dexemption-de-cadeau

SB22