Maiatzaren 27an, Bizi !k Brasilen parean, Amazonas bokalean petrolio-enpresa talde batek (tartean, Total) duen petrolio ustiapen proiektu baten kontrako mobilizazio mundu egunaz iragarri du. Frantzian, 19 ekintza bortizgabe burutu dituzte aldi berean Greenpeacek, ANV-COP21ek eta Bizi!k Bidarten. Total zerbitzu-guneak marea beltza batek kutsaturiko koralezko uharritan bestelakotuak izan dira.
Koralezko uharrien existentzia 2016an baieztatu zuen brasildar zientzalari talde batek, jada biomo berri bat dela kontsideratzen duenak.
Totalek zilatze ustiaketak eramaiteko eskaturiko ingurumen-eragina ikerketek zehaztasun falta eta hutsune frango agerian ezarri dituzte, Greenpeacek manaturiko ikerle independenteek diotenez. Zehazgabetasun horien, eta eraginen dituzten irrisku handien parean, jendarte zibilaren mobilizazioa gero eta handiagoa izaten da. Bizi!k ekintza honi buruz iragartzen du, Totalek ekosistema bakar honen gainean ezartzen dituen irriskuen salatzeko.