«Denak gara aulki bahitzaileak!»
«Ez dira bahitzaileak epaitu behar, baizik eta zerga ihesa talde antolatuan egiten dutenak!»
Horiek dira Akizen urtarrilaren 9 honetan oihuka errepikatu ziren esloganak. 2000 lagun inguru hurbildu ziren Jon Palais sustengatzeko, zerga ihesa salatzeko BNPren agentzia batean 14 aulki eraman izanagatik epaitua baitzen. Aulki bahitzaileak, zerga ihesean inplikatuak diren banketxeetako aulkiak errekisizionatu dituzten milaka herritar dira. Alerta hedatzaileek ezagutarazitako eskandaluek diotenez, zerga ihes sistema oso perfekzionatua bilakatua da, industrializazioaren heinera heldua baita gaur egun. Akizera, Frantzia osoko militanteak, elkarte, sindikatu eta politika munduko sustenguak hurbildu ziren zerga injustizia salatzeko eta egun horretan zerga ihesaren auzia egiteko.
Geroztik, Akizeko auzitegiak Jon Palais, epaitua izan den lehenengo aulki lapurrarentzat askatasun osoa baieztatu du. Aulki errekisizioak bidezkotzat ematen dituen erabaki hori garaipen sinbolikoa da zerga ihesaren aurkako borrokan eta trantsizio sozialaren eta ekologikoaren alde!