Egin dugu!  Justizia klimatikoaren alde, mobilizazio baketsuak

COP21_ChampsMars

196 ziren, eta gu milaka ginen Parisen. Terrorismoari lotutako Estatu larrialdiak behar zuen ezeztatu herritarren biltzeko parada. Alta mobilizazio horien bidez azken hauek erran behar zuten gero eta gorago beren kezka eta aldarrikatu behar gero eta ozenkiago hitzarmen behargarri bat eta aldaketa klimatikoari alternatiba errealak. 196 ziren erabakitzeko, milaka ginen proposatzeko. COP21aren hastapenarentzat aintzin ikusia zen Ibilaldi Haundia debekatua zen, baina jende kate batek 10 000 pertsona biltzen zituen martxa horren ordez Pariseko espaloietan; makur izpirik gabe, bakotxak besteari eskua emanez. Ondoko asteburuan, Montreuil-en iragan zen Mundu Mailako Alternatiben herrixkak 30 000 bisitarier parada eman zien ingurumenari buruz errespetu haundiagoa erakusten duen mundu zuzenago baten ezagutzerat. «Alki bahitzaileek» umorez eta emozioz beterik zen momento berezi bat antolatu zuten non ihes fiskala salatzen zuen gailur bat antolatua izan zen salatuak ziren hainbat banketxetan hartuak izan ziren 196 alkiak agertzen ziren. Abenduaren 12an, goizetik hasiz, geolokalizazioaren magika lagun, ehunka telefono mugikor bereziren bidez ondoko letrak marraztuak ziren «CLIMATE JUSTICE PEACE », zerutik ageri zirenak. 12:12tan, munduko 10 000 herritarrek gauzatu dituzte justizia klimatikoaren alde gainditu behar ez diren marra gorriak ; eta azkenik Champ de Mars eremuan, Eiffel Torrearen pean, 20 000ko bat pertsonek erakutsi dute biltzeak baketsuak izaiten ahal direla, ekintzak bortxa-gabekoak eta beren mezuak ondorioz entzungarriagoak.