Egin dugu! «Haiek, gu dira! / EtorkiZUna! »

«Haiek, gu dira!» kanpainaren helburua da Collomb legearen kentzea eta gerla, miseria eta nahasmendu klimatikoaren larritzearen ondorioetarik ihesi doazen etorkinekin elkartasuna indartzea. Hainbat ekintza burutuak izan dira : lege proiektuaren kontra, Cédric Herrou-rekin, Biarritzen picketing herritar bat. 80 pertsona, eta haietan José Bové, Hendaiako erretentzio zentroaren ber-idekitzean. Atherbea eta Solidarité Migrants-Etorkinekin antolatutako foroa eta hilabeteko erakusketa Baionan. Maiatzaren Lehenean, Baionan eta Maulen «Haiek gu dira!» desfilearen presentzia. Datozen etapak: Baionatik Hendaiako erretentzio zentroa uztailaren 14ean antolatuko den martxa.

Bizi!ren bozeramaileak berriz oroitarazten du “Ezin dugu gure arduretarik ihes egin eta orain erran «zihaurek molda zaitezte»!” Horrelako jarrera oraino guttiago onartua izaiten ahal litaike emigrazio lurra izan den Euskal Herrian, hamar milaka herritar miseriatik ihesi joaiten zirelarik munduko herri ezberdinetan harrera zutelarik. Egingarria eta jendetasuna duen proiektu bakarra da elkarrekin gero amankomun, solidario eta jasangarri bat eraikitzearena.”.