2009an 20 militante ginen, 2016an 400 baino gehiago gara… zazpi urtez Bizik erakutsi du justizia klimatiko eta sozialak, gure indarrak, gure energiak, gure ideiak eta gure gaitasuna uztartzea merezi zutela. Bilduma eginik, argi da manera eta metodologiak funtzionatzen dutela; diagnosiak, proposamenak, bortizkeriarik gabeko ekintzak, alternatiba zehatzen bultzada… Bizi laborategiak aise gainditu du tokiko esparrua eta Estatua baino haratago hedatu da.
Zazpi hilabetez, hausnarketa eta eztabaidak egin ondoan, Bizik heldu diren lau urteetako bide-orria finkatu du : Euskal Herriaren egiazko burujabetasuna (energetikoa, elikadura arlokoa, ekonomikoa, herritarra eta kulturala) bere lan-ardatz nagusietako bat da ; trantsizioko lurralde baten xedea zehaztu beharko du, gizarte jasangarria, birtokiratua eta bertan bizi den biztanleriak kudeatu dezakeena, beste herrialde eta kontinenteekiko elkartasuna garatuz. Elkarteak akuilatzaile eta zaindari izan nahi du, egitate eta politika zehatzen bidez, egungo erronken heinekoa den anbizio eta determinazioa erakusteko ; Euskal Herria hunkitzen duten auzietan erregularki parte hartu nahi du ere (bake prozesua, euskara …). Gehiago irakurri