Egin dugu! Enplegu klimatikoak

Enplegu klimatikoak: egiazko trantsizio ekonomiko, sozial eta ekologiko baten pilareak.

persofondrouge

Energia, industria eta ingurumen arloan ingeniaria den Jose-Ramon Becerra –k egin ikerketa batek erakusten du nola 10 000 enplegu sortuak izaiten ahal litaizken Ipar Euskal Herrian, 290 000 biztanlde dituen lurraldean, non A kategorian diren 15 850 bat enplegu galdegile diren.
Amaigabe den gaur egungo krisi ekonomikoak ekoizpen sistema intentsibo baten bukaera adierazten du.
« Beti gehiago » politikaren defendiatzean tematzeak ez du deus konponduko. Aterabideruntz doan politika bakarra tokiko estrategiak eta ingurumenarentzat jasangarria den ekoizpen sistema bat errazten dituena da.
Enplegu jasangarria pilare bat da trantsizio honetan.
Hara nola Iparraldean, 2030a arte, azken estimazio apalenen arabera, ia 6 800 enplegu sortuak izaiten ahal litaizke hainbat sektore jasangarrietan (ia erdiak energiaren sektorean direlarik) eta ia 3 300 enplegu laborantza eta komertzioa bezalako sektore ekonomikoen bertokiratzearen bidez. Konduan hartuz enplegu eta ingurumen mailan dituen ondorioak, horrelako politika bat aukera bat da lurralde zuzenago eta jasangarri baten eraikuntzarentzat.