Egin dugu! Baionan, klimaren aldeko gomitak

Bizi-Iparaturri «En quête de sens» filma Atalante zinema gelan.

Maiatzaren 22an, Bizi-Iparaturri taldeak antolatu du Atalante zinema gelan gaualdi berezi bat laster partitzekotan zen Altenatiba Itzuliari buruz antentzioak itzultzeko. Bizi!ren tokiko taldeak zintzur bustitze-kilikatze aberats bat prestatu du eta zinema zaleei eskaini die lehen aldikotz publikoan entzuna zen klimaren aldeko « On s’mobilise » kantu arrakastatsua, Max & Sabrinaren botzak lagun. Itzuliaren antolatzaileek esplikatu dute animoz beterik zen publikoari «En quête de sens» filmaren proiekzioa aintzin, zein ziren Alternatiba Itzuliaren ezaugarri nagusiak. Filma hortan « trader » gazte batek konzientzia hartzen du beste molde batez bizitzeko urgentziaz.

Denak «zelara igan» klimaren alde!

Maiatzaren 28an, «1 000 iniziatiba klimaren alde» egunaren karietara, ehun pertsona pasak parte hartu dute Bizi!k antolatutako Txirrindiraultzan. Ekinza horren xedea zen AHTarentzat aintzin ikusia zen aurrekondua berriz itzulia izan zedin tram’bus-aren eta ACBA-ko txirrindula bideen finantzaketarentzat. Jakin behar da Hiriguneak jadanik adostu duela Tour-Bordeaux AHT zatiaren finantzaketan parte hartzea 26 milioi euroren heinean.

20150528Velorution