Egin dugu: 49,3 km bizikletaz

49,3 km pour censurer la loi travail

Jakinez argi dela gobernua tematzen ari dela lan legearen kontra errefusa erakusten duen herritarren botza ez konduan hartzeko, eta ikusiz El Khomri etabarrek nahi dutela beren testoa legebiltzarrean 49.3 artikulua lagun inposatu, Bizi!k ahal bezain bat indar biltzen ditu PS alderdiko 2 diputatuen hunkitzeko, hain xuxen ere Capdevielle eta Alaux andereak. Helburua da bi diputatu hauei lan legearen bozkatzearen oztopatzeko den molde bakarra hots eskerrekoa eta ekologista den zentsura mozioa izenpetaraztea.

Hasteko, bi diputatuei zuzendua zen petizio bat zabaldua izan da Bizi!ren webgunean eta udaberri honetan iragan diren hainbat manifestaldietan. Gero, ekainaren 25ean, txirrindiraultza batek 49,3 km egin ditu Baionatik partituz Colette Capdevielle-ekin elkarrizketa ukan ondoren eta gero Ziburura joanez bertan elkarrizketa eta piknika baten eginez Sylviane Alaux-rekin eta ondotik Baionan bukatuz musika lagun zuen itzuli batekin. Aldarrikatzailea zen itzuli hori osoki edo partez 60 bat txirrindularik egin dute… Eta ale honen inprimitzeko tenorean, ez dakigu gure esfortzuek bi diputatuak konbentzitu dituen, baina argi eta garbi erraiten ahal dugu, txirrindulak pasa diren gune guzietan ikuslegoak eskaini digun errespetuz beteriko eta lagun giroko harrera dela medio, lan legeak adostasun osoa baduela… bere KONTRA!