Editoriala

Militanteak badoaz eta badatoz, baina sekulan ez dute gezurtatzen mundu goxoago, zuzenago baten desira, horren bidez basakeria eta gizatasuna galtzearen aurka aritzen saiatuz. Denetan bada zer egin; erronka geopolitikoek ez dutelarik hiltzen, gora heldu nahia duen munduko ekonomiak ditu biziak kaltetzen. Erabaki lotsagarrietatik ekintza gorrotagarrietara, guneka, jendearen eta Amalurraren errespetu guzia galdu da.

Bizi!ren militantea naizen honek, Bizi! eta bere kideak beren lan-sail burutsu eta irudimen handikoekin uzten ditu. Hainbeste baita egiteko, zorigaitzez ezin dudala ez-ikusiarena egin eta ene xokoan lasai gelditu. Batzuetan, aitortu behar dut hori egitea lortzen duten jendeez jelos naizela; ene begien hesteko ezintasunak, ni baino zailtasun handiagoan diren migranteei besoak zabalarazten dizkit… eta denbora librea ez baita elastikoa, hautuak egin behar dira. Ondorioz ene azken sar hitza da hau, aitortu behar dut, pixka bat luzea, baina hautatzea ez da sekulan aise, eta idazlumaren uztea ere ez.

Segi dezagun azkar…

Marie