Editoriala

Baginakien bai, aurten ez ginuela guritzeko edo kikiltzeko astia ukanen. Eta hori, duela gutti erori zaigun Trump-keriaren gainean kondatu gabe eta zuzena eta arrazoinezkoa ez den jendarte hautu baten inguruan iragan diren hauteskundeen gainean kondatu gabe. Hori guzia aitzin senditzen ginuen, baina ez da haien beha girelako, ukaldiek guttiago min egiten dutela. Gure baikortasuna ez da oraino garaitua izan. Donald-i esker, nazioarte mailako zilegitasunez beteriko gaitzidura bat iratzarri da eta ingurumenaren arloko aktore diskretuak argitan agertu dira…

Araiz argiztapen horrek orain arte sobera lotsatiak ziren borondate onak aski luzaz argituko ditu eraginkorrak izan daitezen.

Udako pausa edo geldi unea bakarrik sartzean gure formarik hobernean berriz hasteko izanen da, begiak idekirik eta belarriak xut atxikitzeko. Zeren kasu, gure begi erdi-hetsietaz badakitela baliatzen kapitalaren zaindariek!

Uda on deneri!