Editoriala: 2016 ko uda

Uda aberatsa da… ez berdin eguzkiz… baina elkarretaratzeetaz:

  • Oraino eta beti, langileak karriketan dira, Bizi! mugimenduak ere txirrindulaz egin 49,3 km-ko ibilbidean gaitzetsi duen zilegitasun gabea eta apalgarria den, lan lege horren kontra

  • Behar gabeko proiektu erraldoi eta inposatuen kontrako foroa Baionan iraganen da uztaila erditsu honetan eta besteak beste NDDL-eko aireportuaren zentzuzkotasuna baieztatzen zuen murrizturiko errefererenduma errefusatzen duen hemendik edo beste guneetarik etorritako publiko zabal bati ongi etorria eginen dio

  • Espère-en, agorrila hastapenean, klima akanpaleku bat iraganen da, bertan gaitzesteko, eztabaidatzeko, proposatzeko, formatzeko eta partekatzeko…

  • Gogokoak ditugun baina egoera kezkagarria dela erakusten diguten borrokoa guzi horien erdian, finka dezagun jada hitzordua Patxokian Baionako Bestetan esku ukaldi baten emaiteko (izena eman hementxe: bizimugi.eu/les-fetes-de-bayonne-avec-bizi-3 ), besta egiteko, eta lasaitzeko… eta gure bizi gosea bertan asebete dezagun!

bandeau-gpii-site-bizi