” Money makes the world go round ” erraten zuen atzoko kantu batek, gaur egun diruak ez du gehiago planeta itzularazten baizik eta itzulipurdikatzen. Baina gure militante ekintzengatik, diruak berea duen estatusa hartzen balu: etorkizunean epe luzerako inbertitzeko tresna sinpleena, lurraren babesa, honen ekosistemen errespetua eta bertako biztanle GUZTIEN ongizatea? Utopia hau aitzina doa auzitegiaren bihotzeraino, honek hautatu baitu aulki bahitzaileak ez zigortzea; zerga bahitzaileak kondenatuak ikusi arte oihuka segitu behar dugu, iruzurrezko eta arauez kanpoko diru joko horien ordez, tokiko moneta erabiliz eta “Eusko makes the Basque Country go fine” kantatzen segitu behar dugu.
Feb 13 2017