Edito

Bai, COP 21a bukatu da artisau xume batek eginikako mailu kolpe batekin eta bere lehendakariaren nigar malko batekin, bainan ez, (b)erotze eta zuzengabekeria klimatikoaren kontrako borrokak ez dira bukatuak. 3 graduko beroketaren mehatxutik urruntzen ez gaituen hertsagarri ez den akordio bat berretsiz, gure aitzindarien satisfamendua laido bat baizik ez da gure etorkizunarendako eta gure haurrendako. Zeremoniaren etxekoanderea Hazkundearen Jainkosa izan da, saleroste askearen ekonomia bere morroia, erregai fosilak bere aingeru begiraleak. Ez ginuen mirakuilurik igurikatzen, aldiz esperantza baginuen adituek eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek aldarrikatzen zuten larrialdia entzuna ez ezik kontuan hartua izanen zela. Ez da horrela gertatu, akordio hau zauri ideki baten gainean ezarri den lotura da, guri datorkigu, kirurgilari bilakatzea. EZ DUGU AMOR EMAITENlignes rouges