Edito

Lortu dute! Ez zakitelako ezinezkoa zela? Dudarik gabe, baina sustut sineste sendo eta ezin gaindituzko batek animaturik, bata bestea baino pizgarri diren topaketek bultzaturik, burutu dituzte 5 600 km-ak, trebestaktu dituzten lurralde guzietan nahasmendu klimatikoaren saihesteko alternatiben oihartzunak goraipatuz eta haien praktikan ezartzeko larritasuna azpimarratuz. Haundituz doan ibai baten gisa, 187 etapak iragan ondoren, 1 500 txirrindularik osatuzko txirrindiraultza batek jarraitu du hiru eta lau tokiko txirrindulek ideki bidea Parisera heltzean, ezin sinetsizkoa zen giro batan, 20 000 pertsonek oihukatzen zutelarik « On lâche rien » edo « Ez dezagun amor eman », HK eta les Saltimbanks taldearekin.

Errepublikaren plaza eguzki eta baikortasunez blai zen, eta momentoko magiari oihartzun ederra eskaini dio, hitzetan entzuten ahal zen, malkoetan ikusten ahal zen eta biotzetan nabarmen zen emozioa lagun.quadruplette