« Diskurtso politikoak gezurreri egiaren itxura emaitea helburu du, erailketa errespetagarria bilakaraztea eta haize-laster arrunt bati elkartasunaren itxura emaitea. » George Orwell. Elkartasuna larrialdi egoeran dago. Politikari edota lehendakaritzako hautagaiek zenbakieri gezurra adieraziarazten diete, zernahi itxiera eta gomendatzen dituzten beste programa zentzugabeen alde argudiatuz ; nazionalistek, bertzearekiko eta basati deitzen dituzten inbasioekiko beldurrak gidaturik, horien taldeak handiarazten dituzte. …
Category: Informatu – Formakuntzak
Apr 18 2017
Editoriala
Goxo zen, bero zen, betetasunak bihotz guziak inguratzen zituen. Han hemenka bozka-kutxak betetzen ari ziren- edo beteko ziren- itxura oneko promesaz beterik, laster lortuko omen zen mundu hobearen aldeko promesak. Nazioarteko ekonomiak, denen artean sortu elkartasunezko eta justiziazko kutxez baliatzen ziren. Korruptioz beteriko kapitalismoaren haratustelek «sekulan ez gehiago» museoaren formolean bukatzen zuten bizia. Ustelkeriek film eta telesaileetako eszenarioak baizik ez zituzten elikatzen. Etorkizunerako …
Mar 31 2017
Panama Papers-en urteburuko, apirilaren 3ko, ekintzarako Deia
Bizi!k deitzen du BNP Paribas helburutzat duen ekintza berri baten burutzerat, astelehenean, apirilaren 3an, BNP-k 468 offshore konpainia sortu zituela ezagutarazi zuen «Panama Papers»-en urteburuaren karietara. Ekintza hori burutua izanen da zerga ihesa den bidegabekeriaren kontrako Elkartasunen Deiari ekarriko den erantzun bat bezala, eta aulkien herritar errekisizioetan parte hartu duen Florent Compain, Amis de la …











