Bizi!ren baitan, euskararen presentzia funtsezkoa da. Elkartea sortu zenetik, ekintzetarako egiten diren banderolak, argitaratzen ditugun mezu, agiri edota txosten guziak euskaraz itzultzen ditugu. Gure baitan, konturatu gira euskaldun frango bazirela, izan berri edo zahar. Izan ere, orotara Bizi!k dituen 600 kideen artean, laurden bat euskalduna da! Euskaraz Bizin taldeak euskararen sustatze lan hori eramaiten du …
Category: Informatu – Formakuntzak
Nov 04 2017
Jean Jouzel eta Pierre Larrouturou-rekin Baionan ez ohizko hitzaldia
Manu Robles-Arangiz fundazioak eta Bizi! Elkarteak, azaroaren 8an asteazkenarekin 20:00etan, Baionako lan Burtsan mintzaldi publikoa antolatzen dute Jean Jouzel-ekin (klimatologoa, CNRSeko urrezko medailaduna, GIEC /IPCC talde zientifikoaren lehendakariorde ohia zelarik bakearen Nobel Saria lortu zuena) eta Pierre Larrouturou-rekin (ingeniari agronomoa, ekonomialaria). COP 23ren karietara, Jean Jouzel eta Pierre Larrouturou Baionara etorriko dira, esklusibotasunean, trantsizio ekologikoaren …