Category: Informatu – Formakuntzak
Jan 15 2019
Bizi!ren bisita gidatua!: Ekofeminismoa taldea
Bizi!ren baitan sortu den azken talde tematikoak, Ekofeminismoa taldeak, ekologia, ekonomia eta feminismoaren arteko loturak lantzen ditu. Espainiako estatuan anitz garatua den ekofeminismoaren kontzeptua guti ezagutua da Iparraldean eta Frantzian. Alta, munduan zehar, emazteek dituzte gehienetan desarauketa klimatikoaren ondorio txarrak jasaten, usu horiek baitituzte etxeko lanak kudeatzen, zailagoak bihurtzen dituelako beroketa klimatikoak (ur eskasia, lur ezin …
Jan 15 2019
Kriz, 48 urte, Albi
Bizi! abertzaletasuna eta internazionalismoa, justizia soziala eta klimatikoa, ekintzan profesionalismoa eta lagunarte eta prestakuntzan onginahiaren artean neurri zuzenean kokatzen dela iruditzen zait. Badu orain 7 urte, Bizi!ko grafista gisa, elkartearen borroketan eta kanpainetan laguntzen, eta ene indar guzia ekartzen saiatzen naizela. Ene bizitza proiektuetan betidanik “aktibismo politiko” ikusmolde bat izan dut, oso goiz euskal rockarekin …
Jan 15 2019
Sar Hitza
Zer berri 2019an? Erabaki hartzaileen aldetik, larrialdi klimatikoari eta aurreikusten diren krisiei aurre egiteko, kontzientzia hartze izpirik ere ez. Baina, herritarren aldetik, sozial eta klimaren arloan, bada mugimendu! Greta Thunberg-ek zioen bezala COP24aren garaian «Ikusiz gure arduradun politikoak haurren gisan ari direla, duela aspaldi hartu behar zituzten ardurak hartuko ditugu! Hona etorri gara aldaketa martxan …
Jan 15 2019
Urtarril – otsaileko egutegia
Urtarrilaren 16a, asteazkena, 17:45 – 19:45: Kontsumo Zero Zabor lan taldearen bilkura Biziren egoitzan, Cordeliers karrika, 22, Baiona Urtarrilaren 16a, asteazkena, 19:00 – 21:00: Bizi!ren Hilabeteko Biltzarra Cordeliers karrika, 20, Baiona Urtarrilaren 17a, osteguna 19:30tan: Bizi!-Larrun tokiko taldearen bilkura Donibane Lohizunen Urtarrilaren 18a, ostirala, 18:tan: Bizi!Xiberoa tokiko taldearen bilkura Mauleko zerbütxügünean Mauleko zerbütxügünean. Urtarrilaren 21a, astelehena, 18:30tan: Ekofeminismo lan taldearen …
Jan 15 2019
Kanpoko berri: Justizia soziala eta klima, borroka bera da
Alarma piztua da. Horiak, berdeak, elkarteak, herritar mugimenduak eta sindikatuak elkarren ondoan mobilizatzen ari dira. Gauza berez ohartzen dira: ekintza politiko konkretuak diskurtso ederretarik urrun dira eta interes orokorrari bizkar ematen zaio gutiengo aberatsegi baten probetxurako; eta gutiengo horren jokamoldeek ikaragarriko kalte sozialak eta ekologikoak egiten dituzte. Mespretxu handia bada eta erosteko ahalmenaren ttipitzea, injustizia …
Jan 15 2019
Egin dugu! Société Générale bankuak, klimaren kutsatzaile zikinak, garbiketa bat irabazi du!
Société Générale bankua frantses Estatuko lehen bankua da industria fosilen finantzaketaren alorrean eta mundu mailan lehena Ipar Amerikan finantzatzen ($7 miliar 2015 eta 2017 artean). COP24aren bezperan, Bizi !ko ekintzaile zonbait joan ziren Société Générale bankuaren 5 agentzien itzulia egitera bertako langileekin elkarrizketatzeko eta tokiko zuzendariei gutun bana uzteko horietan aurkeztuak baitira herritar mobilizazioaren arrazoiak: eskisto …