NBEk Cancun-en eginen duelarik klima aldaketari buruzko gailur bat Copenhague-eko negoziaketen porrotaren ondotik hats berri baten har arazteko gaiari, ber denboran, Attac, Confédération Paysanne, les Amis de la Terre eta Bizi!-k Lot et Garonneko Cancon herrian elkartzera deitzen dute abenduaren 4an, larunbatarekin.
Honen helburuak:
– erakustea tokiko mailan, krisi ekologiko eta klimatikoari erantzuteko eramanak diren esperientziak eta borrokak garraio, energia, eraikuntza, laborantza, industria, finantza, lan, kontsumo eta lurralde antolaketa arloetan;
– justizia klimatikoaren aldeko mugimendua obratze zehatzetan errotzea;
– mugimendu herritarrak eta sozialak mobilizatu heldu diren hitzorduei begira, Johannesburg 2011n eta Lurraren gailurra (RIO+20, 2012ko udaberrian), G20-tik pasatuz, Frantzian iraganen dena 2011ko azaroan;
– orroitaraztea «aterabide faltsuek» (nuklearra, agro-erregaiak, etab.)ingurumena mailan zernahi arazo sortzen dituztela isurkinen ttipitzean ez dutelarik parte hartzen..
Xehetasun gehiago topaketari buruz blog honetan (http://blog.cancon2010.org), edo beherean:
– Laguntzaileentzat izen emaiteko fitxa:
– Afitxa :
Eskuratzen duzue [bertsio arina], edo [bertsio pizua]
– Autobusen afitxa:
Eskuratzen duzue [bertsio arina], edo [bertsio pizua]