Bizi!ren bisita gidatua: Ekintza taldea

Ekintza taldeak hamabost bat kide ditu, Bizi!ren ekintzak pentsatzen eta prestatzen ditu: «brainstormings » edo kaskopeko ekaitzetarik, ideien agerrarazteko, prestaketa logistikora, prentsa agirien idazte eta «debrieffing» hots, ekintza ondoko bilanetarik pasatuz. Ekintzek ahalbidetzen dute kanpaina bati argi gehiago emaitea, erabaki hartzaileei dei eginez, ekintza eta proiektu klimatizidoak gaitzetsiz, edo gaur egun den sistemari alternatiba ekologiko eta sozialak proposatuz. Ekintzak beti bortizkeria gabekoak dira, usu umorez beteak eta noiztenka desobedientziaren ildokoak. Aniztasun bat eskaintzen dute eta horrek ahalbidetzen du profil guzier parte hartzerat. Besteak beste ekintza ikusgarriak eta desobedienteak ikusten ditugu, diskreziorik haundienean prestatuak dira: AHT-ren kontrako banderola erraldoien ezartzea, Société Générale banketxearen aintzinean 1,8 tona ikatzen ezartzea, zerga ihesa praktikatzen duten bankuetan alkien errekisizioa… Baina ere ekintza publiko batzu dener idekiak dira: Biarritzen, txirrindula bide berezi baten antolatzea, jende kateak, barur aldiak,… Bere ekintzei esker Bizi!-k hainbat garaipen lortu ditu, besteak beste Société Générale bankuak Alpha-Coal ikatz mehategi proiektutik ateratzeko erabakia, BABn gaindi txirrindula sarearen garapena, eta berrikiago, Paueko petroleroen gailurraren blokatzean parte hartze aktiboa. charbon societe generale6