Bizi!ren bisita gidatua: Bizikutzu

Bi hilabete guziez, Bizi !ren bizitza gordeari behatzeko aukera eskaintzea, horra Bizikutzu berripaperaren helburua. Bigarren urteburua ospatu berri du. Gisa honetan, urrundik segitzen gaituzten kideek eta erakusmahaien inguruan noizbait gurutzatu pertsonek mugimenduaren jardueren eta funtzionamenduaren berri ukan dezakete.

Honen gibelean, talde ttipi baina trebatua bada, urtean 6 aleren argitaratzeko, frantsesez eta euskaraz, paperez eta interneten. Sailak zehaztuak dira: ekintzara pasatzea sustatzen duen aipu bat, militanteen profilen aniztasuna erakusten duen potret bat, Biziren aliatu batek daraman gai baten edo egin duen ekintza baten aurkezpena («Kanpoko berri»), Biziren iraganeko ekintza bat («Egin dugu»), lantalde baten aurkezpena (gaur, Bizikutzu!) eta, azkenik, heldu diren hilabeteetako egutegia. Mamia koordinaketa bilkuran aipatzen da eta gero retro-planninga finkatzen da, urrats bakoitzak beharko dituen epeak kontuan hartuz. Lau kidek artikuluak idazten dituzte eta ondotik itzulpen taldeari igortzen zaizkio. Azkenik, kide batek dena paperezko maketan sartzen du, beste batek bertsio elektronikoa antolatzen du eta harpidedunei igortzen die.

Taldea urrundik ari da lanean, eta handitu nahi luke: idazteko, itzultzeko, maketatzeko edota informatikako gaitasunak dituzten laguntzaileak ongi etorriak dira!