Zerga ihesaren kontrako borroka (Donibane Lohizuneko, Hendaiako eta Ziburuko ekintzak, Ihesaren errota famatuarekin), Lapurdi hegoaldean euskoaren promozioaren egitea, Herriko etxeen engaiamenduen segitzea… gaiak ez zaizkio falta Bizi Larrun taldeari. Bizi!-ren fama egin duten metodoak baliatzen ditu: antolaketa, seriotasuna eta umore ona. Horri, apairu gastronomiko partekatuak gehitu behar zaizkio. Baionaraino famatuak dira eta «team Joly» taldeari (Jon Palaisek Akizeko auzian ukan dituen abokatuak) anitz gustatu zaizkio…
Zokoako Alternatibak, 2014ko urriaren 5ean, Europako eta beste lekuetako Alternatiba herrien dinamika orokorraren indartzea ekarri zuen, eta Lapurdi hegoaldean trantsizio ekonomikoaren eta sozialaren aldeko bide berri batzuen irekitzea ahalbidetu zuen. Geroztik, lanean segitzen dugu, gure lurraldean petrolioarekiko menekotasun gutiago eta jendearen arteko desoreka gutiago izan dadin, berotegi efektuko gas gutiago eta, alderantziz, autonomia gehiago, jendearen arteko harreman hobeak eta erresilientzia gehiago izan daitezen.
Gure azken sorkuntza: Zergak berriz herriratzearen errota. Akizeko auzian egon zen eta Pariseko Alternatiban ere egonen da, 2017ko irailean!
Facebook-en segitzen ahal gaituzu, Bizi Larrunen orrialdean: https://www.facebook.com/Bizi-larrun-420505291632597/?fref=ts
Bilkurak hilabete bakoitzeko 3. ostegunean, 19:30etatik 21:00etara, Donibane Lohizunen: 15, Commandant Passicot hiribidean.
Apr 18 2017