Bizikutzu 24 – 2019ko uztaila

Aldaketa handiek ezinezkoak iduri dute hasieran, saihets ezinak bukaeran

(Bob Hunter, Greenpeaceko kide eta sortzailea)

  • editoriala

Europar hauteskundeetarako kanpaina usu Macronek ongi prestatu Macron-Le Pen duelu antzura laburbildu da. Alderdi historikoen ia desagertzea, eskuin muturraren presentzia gero eta indartsuago eta kezkagarriagoa, EELVren aitzinatzea, paisaia aldatuz doa…

Baina, zehazki, ber alderdi horiek frantses Estatuan ukatzen dute hegalaldi laburren zergapetzea, Alemanian, Ruhr-ean, ikatz meategi bat irekitzen dute, Europako Kontseiluan 2050eko karbono neutraltasuna helburu duen neurri baten bozkatzea huts eginarazten dute…

Zer erran ondorioz? Azkenean, politika publikoen aldatzea lortzeko desobedientzia zibileko ekintzak, baitezpadakoak direla, hala nola Défense gunean, 2 000 pertsonak sarbideak blokeatu baitituzte Total, EDF eta Société Générale-n, baita Trantsizio Ekologiko eta Solidarioaren Ministerioaren Macron eta bere gobernuak aldaketa klimatikoa bizkortzen duten aktibitateak dituzten enpresa handiekin duten aliantza gaitzetsiz ere. Beti Bizi!

  • potreta: Mathilde, 22 urte, Baiona

«“Ekintza”-ren aspektua… enetzat oso sinbolikoa da, zeren finkatzen baitu nigan, fisikoki, egunerokoan eramaten dugun borroka»

Ene lizentzia eta masterraren artean, erabaki dut Zerbitzu Zibikoaren bidez trantsizio urte baten egitea.

Kasualitatez heledu naiz. Atzerrirat joan nahi nuen, baina ez dut ezer lortu. Agertu den parada bakarra, Bizi! zen. Doi doi kontzientziatua nintzen, nahiz eta ideiekin bat egin. Elkartearen berri jada ukana nuen, baina aurreiritziak nituen. Pentsatzen nuen adibidez, enetzat arazo bat izanen zela euskararen ez mintzatzea. Elkarte arras hetsi baten irudia nuen, eta laster ohartu naiz alderantzizkoa zela. Alternatiba aitzineko astean heldu nintzen. Zinez harritu nintzen erritmo biziaz eta hain denbora guttian hain lan-zama handiak egitea lortu baita. Ene tokia atzemateko denbora behar izan dut, baina orain badut inpresioa taldekidea naizela, eta talde honekin orain arte ezagutu ditudan taldeekin baino gehiago bat egiten dudala. «Ekintza»-k egiteko parada hastapenetik interesatu zait. Biziren baitan, engaiamendu azkarrena da, eta enetzat biziki sinbolikoa da finkatzen baitu nigan fisikoki, egunerokoan daramagun borroka, 30 oreneko atxiloaldira eraman gaituen Frantziako Presidentearen potreten errekisatze ekintza batean parte hartu dut. Neurriz kanpoko errepresioak, ia sinbolikoa baizik ez den ekintzari konparatuz, kontzientzia hararazi dit bizi garen munduan diren disfuntzio sakonez, eta oraino gehiago engaiatzera animatzen nau.

  • kanpoko berri: Enargia: burujabetza energetikorantz!

Bizi! hainbat egituratan partaide da, eta haietarik bat Enargia da, %100 berriztagarria den elektrizitatearen tokiko hornitzaile berria. Honen eskaintza Ipar Euskal Herriko biztanle eta profesionalei irekia zaie, eta helburutzat du ahal bezain hurbil ekoiztua den elektrizitatearen hornitzea.

Enargia gogoeta kolektibo baten fruitua da, energia berriztagarrien ekoizpena birtokiratzea helburutzat duen eta 2014an sortu zen herritar energia ekoizlea den I-Ener sozietatearen haritik sortua. I-Ener-ek tokiko lanpostuen sortzea ahalbidetzen du. Ber maneran, garapen iraunkorraren eremuan kokatzen da, herritarrei beren baliabide ekonomikoen mutualizazioa ahalbidetzen dielarik, tokiko energia berriztagarrien inguruko proiektuen finantzatzeko eta horren bidez, herritarrak trantsizio ekologikoaren eragile bilakarazteko. 

Biharko energia bat, herritarra, lurraldeko hainbat aktoreren elkarlanari esker ekoiztua. Energia berriztagarriak ahalbidetzen du kontsumitzailearen eta lurraldearen artean harremana sortzea. Lotura horrek bultzatzen du gogoetatzera zein izaten daitekeen jasangarria litekeen kontsumo maila. 

Desmartxa hau Euskal Herria Burujabe egitasmoan kokatua da: Euskal Herri burujabe, jasangarri eta solidario bati buruz. Burujabetza energetiko batek ahalbidetuko luke «gure beharren arra-definitzea, neurritasun eta zuzentasun gehiagora buruz joatea, elkarrekin erabakitzeko energiaren ekoizpen, banatze eta erabilpen moduetara buruz, jakinez energiak, nagusiki, eguzkitik, haizetik eta Euskal Herriko biomasa eta erreketatik etorri beharko duela.» «Burujabe, Gure bizi baldintzak-berreskuratuz» Bizi!, 2018ko iraila, liburutik ateraia.

  • -Bizi!-n bisita gidatua: Patxoki taldea

Jakazank Biziren logistika orokorra lan taldetik eratorria, Patxoki taldea 2014tik lantalde gisa ari da. Bere helburua Cordeliers karrikako 23bis zenbakian den Patxoki, hogeita hamar urteko elkarte-ostatuaren kudeaketa da. Lokal hori erabilia da ere Biziren tailer guzientzat, adibidez banderolen egiteko. Biziren aparatu osoaren eskuko da. Bertan antolatzen diren ekitaldi nagusiak honakoak dira: uztail bukaeran Baionako Bestak, Pintxo Eguna maiatzean, Urtats Gaueko besta. Patxokia beste elkarte batzuen esku utz daiteke, gaualdi edo ekitaldi pribatuentzat. Baionako besten hurbiltzearekin, Patxoki lantaldeak laguntzaile kopuru handia xerkatzen du. Gustu guzientzat bada: eguerdi guziez kozinatzea «arroltze ta xingar» gunean, menaiua eta garbiketa goizetan, edo oraino ostatuan zerbitzua egun osoan, arratsez, edo gau guzian! Bere kideen aburuz, lantalde hori molde ona da Bizin lehen urratsen egiteko, zeren «gibelean pasatzen denaren ezagutzeko parada eskaintzen baitu, lagunarte giroko momentuak partekatuz, orokorrean gaur egungo testuinguru orokorra bihotz hisgarria izanik ere!» Patxoki lantaldeak luzatu nahi duen mezuñoa: “Beti jende beharretan gara. Gure bilkurak hilabetean behin dira eta beti umore onean iragaiten dira. Ongi etorri denei!”

  • egin dugu! Hamar urte jadanik! Beti bizi!

2009an, larrialdi klimatikoa gero eta hertsagarriagoa bilakatzen zenean, justizia sozialaren aldeko Bizi! mugimendu altermundialista sortu zen Iparraldean. Bere 10 urteko mobilizatze eta alternatibak ospatzeko, ekainaren 14tik 16ra asteburu alaia izan zen Baionan! Hitzaldiak, kontzertuak, 21 lantalde eta partaideren ezagutzea, apairu herrikoia, kantu, dantza, urteburuko bixkotxa… eta igande goizean % 100ean bortizkeriarik gabeko ekintza. 150 militantek, familian edo lagunartean, Baionako Intermarché hipermerkatuan pasatu dute beren igandea, produktu sailen artean, igande goizetako aisialdi ekintzak erreproduzituz. Igandeetan saltegiak irekitzearen eta orokorkiago garapen produktibista ereduaren salatzeko umorezko ekintza zen, «eredu» horrek gero eta gehiago kontsumitzera eta ekoiztera bultzatzen baitu, gure planetaren oreka mehatxatuz.10 urte horien karietara, «Beti Bizi! Climat d’Urgence» liburua argitaratu berri da: 300 orrialde paper birziklatuan, Bizi!-k antolatutako 180 ekintzen argazkiak. Testuak 5 urrats handitan hartzen du iragan den hamarkada. Baionan, Cordeliers karrikako 22an, MRA fundazioan da salgai da!

Egutegia:

Uztailean

  • 2019ko uztailaren 10ean asteazkenez, 18:00 – 18:55: Trantsizioa Lantaldearen bilkura, Bizi!ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

  • 2019ko uztailaren 16an asteartearekin, 19:00 – 21:00: Kide berriei harrera, MRA Fundazioaren egoitzan, Cordeliers karrikako 20an, Baionan

  • 2019ko uztailaren 17an asteazkenez,17:45 – 19:45: Kontsumo-Zero Zabor, lantaldearen bilkura Bizi!ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

  • Uztailaren 23tik 27ra, Baionako Bestak

  • 2019ko uztailaren 29an astelehenarekin, 19:00 – 21:00: Bizi! Barnekalde, Bizi!ren tokiko taldearen bilkura, Tartasenia – Etxe Ekologikoan, Maréchal Harispe bidea, 1- Donibane Garazin

Agorrilean eta irailean

  • Agorrilaren 21etik 23ra, G7aren kontrako gailurra Irunen

  • Agorrilaren 24an, larunbatarekin, Hendaia eta Zibururen artean, bortizkeriarik gabeko manifestazio herrikoi eta alaia

  • Irailaren 5ean ostegunez, 18:30ean; Gatzamartxa Lantaldearen bilkura

  • Irailaren 19an ostegunez, 19:00etan : ATR-bidekoari alternatiba Lantaldearen bilkura