BIZI! Xiberoa-ren lehen jünta

Klima kanbiamena “aidean” baizik ez dela pentsatzen badüzü…
Klima kanbiamena oroen arrenküa dela uste badüzü,
Klima kanbiamenaren apürrarazteko alternatibak edo solüzioneak badirela uste badüzü
Heben ere, Xiberoan, gaüzak aitzinarazten ahal dütügüla uste badüzü,
Eta ez dügüla haidürü egoitekorik…

Ordüan BIZI! Xiberoa zuretako eginik da!

Tziauri antolatürik den lehen jüntalat: abendüaren 13an, arrestiriko 6 orenetarik 8 orenetara, MAULEko zerbütxügünean.

Alkar ikusiko dügülakoan,
Izan ontsa,

BIZI! Xiberoa-ko kideak

Ez bazira aizinant bena gurekin jarraikitzeko prest edo harremanetan sartü nahi bazira, hona helbide elektroniko bat: info@bizimugi.eu