EtxEko / Eko-Bizitegia taldeak eko-eraikuntzaren eta eko-berritzearen sustatzeko gogoa duten pertsonak biltzen ditu. Hara zein diren eko-eraikuntzarekin eta eko-berritzearekin aipatzen diren teknikak :
• eraikuntza/berritzeari lotu kutsaduraren mugatzeko aterabide konkretuak,
• eraikuntzak hunkitzen dituen bizilagunen eta pertsonen osagarriaren gerizatzea,
• baliabide ez berriztagarrien kontsumoa ttipitzea,
• lekuko ekaien hobestea.
Taldeak foro parte hartzaile bat sortu berri du : bizimugi.eu/forum, 3 partetan antolatua :
– auzolanak : auzolanen plantan ezartzera laguntzeko tresnak biltzen ditu (araudi nagusia, gidaliburua). Auzolan baten edo langileen proposatzea posible da. Noiztenka, taldeak auzolan baten antolatzeko laguntza ekartzen ahal du.
– Materialaren prestatzea : mailegu plataformekin loturik, xantierreko materialaren prestatzea posible da.
– Asmatzea eta Obratzea : auto-eraikuntzaren laguntzeko baliabide teknikoak aurkitzen dira, bai eta eko-eraiki etxe batzuen adibideak ere. Bakoitzaren kasuan erabili teknikak eta ekaiak zerrendatuak dira eta gastuak loteka zehaztuak dira.
Etxeko / Eko-Bizitegia taldeak pentsatzen du mintzaldiak edo/eta bisitak antolatzea. Eko-eraikuntzearen edo eko-berritzearen adibide onak diren etxeak bisitatuko dira.
May 18 2015