Bizi-k “Sarkozy kanpora, Milesker Baiona !” kanpaina bat bultzatzen du: Zuk ere, parte har ezazu !



 

 Kanpainaren ekintza bakotxaren ondotik eguneratzen dugu orria, pasa diren ekintzak ikusten ahal dituzue orrian jeutsiz.

 
 

Sarkozyx komikia euskaraz


[widgetkit id=5851]

 

Maiatzaren 1eko manifestaldiko deialdiaren soinu deia


https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2012/04/Sarkozy-alde-hementik12-05-01ean.mp3|titles=Sarkozy alde hementik12 05 01ean]

 
 

Apirilaren 14a larunbat huntan, poliziak Sarkozy kanpora operazioa oztopatzen entseatu du


Bainan laster bildu den jendetzak Bizi!-ren militanteen arrestatzea saihestea eta polizia lekutzea lortu du.

Estadoaren buruzagiari eraso delitua poliziaren arabera


 

Apirilaren 14a larunbat huntan, Baionako merkatuan iragan gertakarien soinu grabaketa bat :


https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2012/04/Sarkozy-Kanpora.mp3|titles=Sarkozy Kanpora]

 
Hain zuzen, Baionako hiribarne osoan zehar Bizi!-k eraiki leku-irudikapen erraldoi bat mugitu da, Aviron Bayonnais/Biarritz Olympiquen arteko Derbiaren karietara milaka sostengatzaile heltzen ari zirenean. «Inguramenarekin aski da!» dion aberatsen lehendakaria Baionako karriketatik kanpora botatzen duen pertsona itxuratzen zuen delako leku-irudikapenak, “Sarkozy kanpora, milesker Baiona” lemapean.
Ehunka sostengatzailek beren burua argazkiz hartu ahal izan dute, airatzen ari den Nicolas Sarkozyren ipurdi mazeleri ostikoka.

Eguerdi eta laurdenetan, lau polizia auto eta hogoi bat polizia agertu dira Bizi!-ren militante batzu arrestatzen eta beste batzu kontrolatzen entseatu dira. Bizi!-ren hogoi bat militanteek ez dute pankarta kendu nahi izan, lehendakaritza hauteskunde horien karietara kanpaina egiteko eskubidearen izenean, eta haien nortasun agiriak ez dituzte erakutsi nahi izan. Poliziek – haien artean ainitz martxoaren 1eko Sarkozy-ren bisita burrunbatsuan seguritate taldean ziren – Bizi!-ren militanteei adierazi diete « Estadoaren buruzagiari eraso » delitua leporatzen ahal zitzaiotela, justizia mailan segida bat izan zela mehatxatuz

Poliziak militante bat sartu zuen furgoneta batean, komisaldegirat eremaiteko asmoz, jendetza konpaktoak laster polizia inguratu du eta furgonetaren aintzinean ezarri da ere, furgonetaren abiatzea oztopatuz.

Tentsioa gero eta haundiago zen momentu luze horien ondotik, non jendeak poliziari oihukatzen zuen « Adierazpen askatasuna! Demokrazia! eta « gure laguna askatu », poliziak arrestatu militantea askatu du eta berriz joan da agertu zen bezala, pankarta bere lekuan utziz eta « Sarkozy kanpora » operazioa pentsatua zen bezala segitzen utziz 15:00ak arte.

«Sarkozy kanpora Milesker Baiona!» kanpainaren hitzordu berri bat finkatua da apirilaren 21ean larunbatarekin Merkatu estalian 11:00etan.

Gai berarekin maiatzaren 1ean manifestaldi baterako deia luzatua da eta maiatzaren 6ean 18:00etan Baiona ttipian (bere biztanleak “jendetxarrez” eta “terrorristaz” iraintzen dutenen aintzinean, xutik atxikitzen duen herrixkan), Nicolas Sarkozy-ren partitzearen karietara zintzur bustitze handi bat izanen dela jakinarazten da.

Ondoko argazki hauek nornahik erabiltzen ahal ditu
Bizi !

La police essaie de faire démonter le panneau Dégage Sarkozy

Le fourgon de police bloqué par les gens

 
[widgetkit id=5703]
[widgetkit id=5720]
 
 

Sarkozy Baionako Fouquet’s-ean larunbat huntan apirilaren 7an!

Xingarraren feria kari, ohituraz larunbat goizetan gertatzen den merkatua Chaho kaiarat lekuz aldatua izan da apirilaren 7 huntan.

Herritar merkatu horren usaiako bezeroek bigarren sopresa bat ukan dute : Fouquet’s ospe haundiko Pariseko ostatua ere mugitu zen Baionako Chaho kaiarat! Eta bere bezeroen artean Nicolas Sarkozy zen ikusgarriena ! Ondotik, nahi izan du herritarrengandik hurbildu eta haien artean promenatu bainan azken finean ezin izan du, bertako herritar xumeek haien haserrea adierazi baitute, jendetxarrez, terrorrista euskaldunez eta 40 hektara lurrekin oparoki bizi diren laborari batzuez betea baitzen Baiona.

Karia hortarat, « Sarkozy kanpora, milesker Baiona! » eskuorria banatua izan da merkatuan eta hirian zehar gaindi ere (ikus hemen loturik). Zure inguruan zabal ezazu!

Nicolas Sarkozy-ren etorrera, larunbata apirilaren 14eko,  berriz jakinarazia da. Bisita hori AB / BO  Derby-aren karietara egina izanen da, Baionako karriketan milaka kirolzale iraganen direlarik. 

Bizi!k jendartea mobilizatzerat berriz deitzen du. Denek elgarrekin, bisita horren karietarat, Nicolas Sarkozy Baionatik berriz kanpora dezagun!

Martxoaren 1eko “Bronca” historikoa huts egin duzue?
Apirilaren 14an, 11:00etatik 15:00ak arte, Baionako karrietan berriz parada atzemaiten ahalko duzue! He, he, he !

Ondoko argazki hauek nornahik erabiltzen ahal ditu

Hemen klika ezazu “Sarkozy kanpora, milesker Baiona” eskuorria kargatzeko :

[widgetkit id=5461]
 
 
 

SARKOZY BAIONAN, OSTIRALA HONETAN, APIRILAREN 6AN?


 
  Zurrumurru batzuren arabera, ostirala honetan, apirilaren 6an, Nicolas Sarkozy jin litaike Baionarat.

  Lapurtar hiri nagusiko karriketan trumilka atxemaiten diren jendetxar eta terroristek xahutu dioten azken bidaiak frustrazioz beterik utzi zutenez, hautagai den lehendakariak erabakia hartu luke bere errebantxaren hartzerat, Xingar Feriaren karietara.

  Untsa informatuak diren iturrien arabera, Bar du Palais ostatutaren eskualdean behar luke pasatu eguerdi aldera, eta ondotik, Baionako Xingarraren karietarat antolatua den Ferian jendeen artean behar luke ibili… arratsaldeko 13:00k arte… dena ongi pasatzen bada
 

Les gens bons de Bayonne huent Sarkozy


Eta bai, Xingar Feriaren karietarat Sarkozyx-ek Baionarat egin duen itzuli berriak beste behin ukan du oihartzun berezia. Sarkozyx Baionako karriketan ibili da, Bar du Palais tabernatik, non erdi gordetua egon zen momentu luze eta latz batzutan, joan den martxoaren lehenean, Baiona Ttipirat, non aintzin ikusia den, datorren maiatzaren 6an, hari azken agur baten egiteko poteo bat.

Sarkozy de retour à Bayonne


Ezusteko itzulera honen karietarat, ezohizko esku paper bat, komiki modukoa, Xingar Feriako karpen pean, eskuz esku zabaldua izan da (ikus ondoan). Duda gabe, zabal ezazue zuen sareetan!
 

Sarkozyx Baionan komikia

      

[widgetkit id=5384]

Hemen klika ezazu komikia kargatzeko BD Sarkozyx à Bayonne

 
Nicolas Sarkozy-ren etorrera, larunbata apirilaren 14eko, berriz jakinarazia da. Bisita hori AB / BO Derby-aren karietara egina izanen da, Baionako karriketan milaka kirolzale iraganen direlarik.

Bizi!k jendartea mobilizatzerat berriz deitzen du. Denek elgarrekin, bisita horren karietarat, Nicolas Sarkozy Baionatik berriz kanpora dezagun!

Martxoaren leheneko “Bronca” historikoa huts egin duzue?
Apirilaren 14an, goizeko hamaiketarik arratsaldeko 3ak arte, Baionako karrietan berriz parada atzemaiten ahalko duzue! He, he, he !

 
      

[widgetkit id=5393]