Bisita gidatua : Patxoki

PatxokiaGauaz!

Bizi! egituran, herritar mugimendu bizitore ororen egituraren gisara, erakundearen hezurdura bera osatzen duten lekuak eta aktibitateak badaude. Patxoki haietakoa da.

Baiona Ttipiaren bihotzean, hainbeste militante aterpetu dituen leku hain historikoa eremu premiatsua da Bizi!-k bere jarduerak eraman ditzan, edo ekintzak burutzeko… Kasu horretan erabil daitekeen metro karratu oro banderolak, pankartak edo manifarako edozoin materiala egiteko baliatzen da; edo giro onean iragaiteko gaualdi eta bestak egiteko… eta kasu honetan erabil daitekeen metro karratu oro ostatuaren gibelean –Baionako bestetan besteak beste- txandakatzen diren beneboloek erabiltzen dute, bai eta eremua dezibelez betetzen duten musikariek, eta edatera, irri egitera, kantatzera eta bistan dena mundua berriz egitera datozen bisitariek ere!

Talde bat su ta gar dabil Patxoki biziarazten, mugimenduari eta tokia bera biziraunarazteko ezinbestekoa den diru sartzeak segurtatzeko. Haren adinaren makurrak dituen lekua, eraikina konpondu eta mantendu behar da; harri zahar zaleei laguntza eskatzen diegu xitxuketa piskat egiteko haiek dakitelako aterabiderik ezean arazorik ez dela…