Bisita gidatua: Barnekaldeko Bizi

Barnekaldeko Bizi!k,  bidea helburu!
Bizi ! mugimenduan badira hiru sarrera. Edo talde telmatikoen bidez (Kontsumo-Zero Zabor, Banketik, Garraioak, Trantsizioa, etab. ), edo Talde Funzionalen bidez (Koordinaketa, Ekintza, Itzulpen Taldea, etab.) edo Tokiko Taldeen bidez.
2014ean Bizi! hasi da Barnekaldean zituen militanteekin tokiko talde baten antolatzen. Duela urte bat,  tokiko taldeak erabaki du bere « lehen ekintza » izanen zela Alternatiba baten plantan emaitea barnekaldean.  
Geroztik, hilabeteko azken ostirale guziz Barnekaldeko Bizi! bildu da 2 orenez, hogoi bat pertsonek molde erregularrean jarraitzen zutelarik alternatiba.eu-n atxemaiten den « Kit Metodologikoa ». Alternatiben herrixka baten antolatzeari esker,  lurraldearen hobeki ezagutzeko parada izan da, bertan diren hainbat alternatiben eramaileak identifikatuz.
Alternatiba Garazi-ren antolatzeak eraman gaitu Herriko Etxearekin eta tokiko hainbat elkarte/eragilerekin harremanen lantzerat. Bilkura publikoak antolatzerat «jendeen gana joanez », hots tokiko ostatu ezberdinetan edo Vauban zineman. Aldi oro, «larrialdi klimatikoa »ren esplikatzeko parada baliatua izan da.
Azkenik, tokiko talde gisa, Bizi! mugimenduaren esperientzia eta laguntzaren preziatzeko parada ukan du, Koordinaketetan Skype-z parte hartuz edo Alternatiba Garazi-ren azken prestakuntza lanetan.
Alternatiba Garazi-ren Esku paper banaketa bat Donibane Garaziko saltegietan.

Alternatiba Garazi-ren Esku paper banaketa bat Donibane Garaziko saltegietan.