Barnekaldeko Bizi!ren bilkura, ostiralean, urriaren 31an, arratseko 19:30etarik, 21:30 arte Ainiza-Monjolosen

2014-07-27-BarnekaldekoBizi!1

Barnekaldeko Bizi!ren 2014eko Irailaren 27ko mintzaldi-gogoeta arratsa

Barneko Bizi!ren tokiko taldearen hilabeteko lehen bilkurarat gomita :
Ostiralean, urriaren 31an, arratseko 19:30etark 21:30 arte.
Ainiza Monjoloseko EHLGren egoitzan, ELB-ren lokalaren ondoan.
Bizi!ren bilkuran tenorean hasten dira… eta tenorean bukatzen !

Bizi!k barnekaldean antolatu dituen azken hitzaldi eta bilkurak direla medio, eta konduan hartuz joan den irailaren 27an Ainizan egin den bilkura arrakastatsua (ikus loturik eta beherean oihartzunak), hara zer gai jorratuak izanen diren bertan :

 

1/ Harrera eta Bizi!ren azken berriak : Alternatiba Zokoa, Hitza Hitz, Kontsumo-Zero Zabor, Auzolan, Bizirik! emankizuna.
2/ Barnekaldean zer lehentasun hauta Bizi!ren tokiko talde gisa.
3/ Alternatiba bati buruz Barnekaldean 2015an. Ikus Alternatiba-ren Kit Metodologikoa : http://alternatiba.eu/ressources/kit-methodologique/
4/ Bizi!ren tokiko taldearen ibilmoldea zehaztu/finkatu.

Laster arte.

Bizi! Barnekalde

****************************************

Bukatzeko, hara loturik eta beherean hedabideetan zer aipatu den Barnekaldeko Bizi!ri buruz / Infos sur Bizi! barnekalde dans les Médias :

Aintzin / Avant :
Herria-ko artikulua : ikus hemen.
La Semaine du Pays Basque-ekoa : www.lasemainedupaysbasque.fr/2014/09/16/25283-mise-en-place-d-un-groupe-local-de-bizi-en-barnekalde
Ondotik / Après :
Euskal Irratietako Berri Sailan, urriaren 14an : ikus hemen.
www.sudouest.fr/2014/09/29/bizi-cree-un-groupe-local-en-basse-navarre-1686182-3935.php