Barnekaldean ere, klimaren alde!

Klimaren aldeko nazioarteko astearen karietara,  Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak, Avenir-ek eta Bizi! Barnekaldek, elkarlanean  antolatzen dituzte  hainbat manifestaldi trantsizio energetikoaren arloan, Thierry Salomon, «Negawatt Manifestua»ren egileetarikoa denaren presentziarekin.  Topaketak iraganen dira ostegunetik larunbatera, 2019ko irailaren 19tik 21era, Donibane Garazi eta Baigorrin. 

Thierry Salomon energia ingeniaria da eta négaWatt elkartearen sortzaileetarik; elkarte horrek ehunka aditu eta eragile biltzen ditu, denak engaiatuak zuhurtasunean, eraginkortasunean eta energia berriztagarrien baliatze deliberatuan oinarritu etorkizun energetikoaren alde.
Thierry Salomon Les Jours Heureux elkartearen ko-lehendakaria ere da, eta
Scénario énergétique négaWatt 2017-2050 pour la France” egitasmoaren koordinatzaileetarik da, bai eta “Manifeste négaWatt” (Babel, Actes Sud, 2015) liburuaren egileetarik; liburu hau trantsizio energetikoari buruzko erreferentzia bat da. “Et nous vivrons des jours heureux” (Actes Sud, 2017) liburuaren koordinatzaileetarik da, bertan 100 egilek «mundu zuzenago, solidarioago eta ekologikoago» baten aldeko 120 ekintza presentatzen dituzte.

Manifestaldien programa

Osteguna, irailaren 19an, 19:00etan: Thierry Salomon-ekin batera, elkarrizketa librea (gunea oraino zehaztekoa Donibane Garazin). Deneri idekiak, elkarrizketek besteak beste trantsizio energetikoa eta norbanakoen mailan eskuragarri diren aterabideak aipatuko dituzte, Thierry Salomon-en engaiamendu militantea, bere esperentzak, atsekabeak, egunerokotasunean nola bizi duen «bere» trantsizio energetikoa aipatuz ere…

Ostiralean, irailaren 20an, 20:00etan, Bil Etxean, Baigorrin: hitzaldi / eztabaida Thierry Salomon-ekin, gaur egungo munduak ezagutzen dituen ekologia, energia eta klima arloko erronka nagusietaz.

« Ez dugu krisi bat eta bakarra parean, ekologia, energia eta klimaren alorretako krisi anitz baizik. 1975 urte inguruaz geroz aipaturik -Lur bakar baten doia “soilik” kontsumitzen genuen urtea izan zen hura-, hiru krisi horiek elkar azkartu dute, beren ondorioen larritasuna gaur egun harritzen gaituzten hedapen eta abiadurarekin agertzeraino. Oraino posible ote da zuzentzea, gure planeta bakarra behar den bidean ezartzea? Ba ote dugu oraino aski denbora, hortako? Eta, batez ere, nola egin, trantsizio energetikoa, azkenean, ekonomiarentzat, enpleguarentzat eta bioaniztasunarentzat xantza bat izan dadin? Sinpleki, gure etorkizuna bizigarria eta desiragarria izan dadin? 2003az geroz, négaWatt elkarteko adituek galdera horiei Frantziarentzat ihardestera entseatzen den gertakizun energetiko bat aztertu dute Erantzunak badira, gero eta gehiago aitzindari, argitu eta errealistatzat hartua den lan horrek ikertuak. Baina négaWatt gertakizuna bera oso fite ekiteko “nahitaezko beharrari” egokitzen ote zako? Ezezkoan, oraino erradikalagoa izan behar ote da? Kasu hortan, erradikaltasun hori nola bateratu demokraziarekin, justizia sozialarekin eta herritarren esku hartzearekin?

Irailaren 21ean,  larunbatarekin, 14:00k eta 19:00k  artean, Arrosa eta Baigorri artean: indarretxe edo zentral hidroelektriko ttipien bisita, Txirrindiraultza, Klimaren Aldeko Martxa eta Lurraldean transizio ekologikoan engaiatuak diren elkarteen Foroa:

14:00: Hitz  hartzea eta Arrosako Berrhoko eiheraren urtegiaren azalpena.

14:30: Baigorriruntz txirrindolaz abiatzea (ezin dutenentzat auto-partekatzea egonen da)

15:00: Xantenia eiheraren urtegiaren ondoan hitza hartzea.

15:30: Baigorriko pilota plazaruntz abiatzea

16:00: Klimaren Aldeko Martxa: Baigorriko pilota plazatik Bil Etxea gelara

17:00: Bil Etxean: Transizio ekologikoaren alde engaiatuak diren hainbat tokiko elkarteren Foroa (CPIE Pays basque, Sugarai, Irabia, I-Ener, Enargia, Su Aski, Association des petits producteurs d’hydroelectricité, Bizi!Barnekalde, Avenir Garazi Baigorri, Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoia) Elkarte bakoitzak egiten ari dituen edo eginen dituen ekintzen berri emanen du.

18:00: Bururatze hitzaldia, martxan diren alternatiben aurkezpen laburrekin (zentral hidroelektriko tipietarik, Enargiara, Garazin gaindiko mugikortasun alternatibotik pasatuz) eta Thierry Salomonen bukaerako hitza.

19:00: Bukaerako tragoa

Publiko zabalari zuzenduriko hiru hitzordu nagusi hauek Thierry Salomonen hitz hartzeekin osatuak izanen dira Donibane Garaziko Frantsesenia  eta Navarre Lizeoetan irailaren 20an, ostiralarekin, eta lehenago bertako hautetsiekilako trukaketan.