Return to Alternatiba proiektua

proiektua

Stephane_Hessel

« Desarauketa klimatikoa areagotzen eta lastertzen ari da, oraindanik planetako populu behartsuenak eta epe ertain baten buruan bizitza zibilizatuaren baldintzak lanjerrean ezarriz.

Alta, beroketa klimatikoari buru egiteko konponbideak badira, trantsizio energetikoari buruzko bideak biderkatzen dira; jadanik elkarte, gizabanako, herri eta eskualde ainitzek probatu dituzte munduan zehar. Milaka alternatiba horiek eguneroko gizarte neurritsuago, atseginago eta solidariago baten eraikuntzan parte hartzen dute.

Zatozte Alternatibara haien deskubritzera, Alternatiben herrixka Baionan (Euskal Herria), 2013ko urriaren 6an gertatuko dena, GIEC edo klimaren bilakaeraz gobernuarteko aditu taldearen 5. txostenaren argitaratzearen zenbait egunen ostean.

Elgarrekin, mundu hobe bat eraiki dezagun, erronka klimatikoari aurre eginez! » 

Stéphane Hessel, 2012ko abenduaren 19an

alternatibaeu

Alternatiba, klima aldaketaren aintzinean beste hautabideen herrixka

pdf-icon_small

2013ko urriaren 6an igandearekin, goizeko 10:00tik arratseko 22:00 arte, Alternatiba biharko mundura buruzko trantsizio herriaren izena izanen da, Baionaren bihotzean kokatua.

Alternatiba aldi berean pesta herrikoia eta aldaketa klimatikoari, ekologia eta energiaren krisialdiari buru egiteko alternatiba indibidualen, kolektiboen eta lurralde mailakoen Herrixka izanen da.

Alternatiba prépa2

450 boluntariok antolatua, Alternatibak 10 000 pertsona bilduko ditu paradaren kari oinezkoa bilakatu Baionako zentroaren zati batean (Espainiako karrikaren eta Mousserolles-eko atearen artean, Baiona haundi eta ttipian).

Alternatibak diozue?

Karrika edo plaza bakotxa gai bati lotua den alternatiba bati lotua izanen da, adibidez bertokiratzearen karrika, laborantza herrikoia eta iraunkorraren plaza, autoari alternatibarena edo konponketa eta birziklatzearena.

Karrikaz karrika, gauzatze eta alternatiba konkretuak zointzuk diren ikusten ahalko dugu (AMAP, baratze partekatuak, laborantza herrikoia eta iraunkorra, eko-eraikuntza, bizitegi partekatuak, ekonomiaren bertokiratzea, zirkuitu laburrak, bidezko merkataritza, ingurumenaz heziketa, energia aurrezteak, energia berriztagarriak, lurralde antolaketa eta hirigintza politika alternatiboak,

autoari alternatibak, tokialdatze eztiak, autopartekatzea, banku etikoak, tokiko monetak, aurrezki sistema solidarioak, osasun alternatibak, birziklatze guneak, zero zabor ondarkinen bilketa, energia klima bihurgune planoak, aberastasunen eta lanaren partekatzea, ekoizpenaren sail-aldaketa soziala eta ekologikoaren urratsak, trantsizio ekimenak…), gaurdanik bakotxari (gizabanakoa, elkargoak, elkarteak eta egitura desberdinak) bere berotegi efektuzko gas isurketen apaltzea ahalbidetzen dutenak.

Alternatiba eguna gertatzen denez 2014ko martxoko Frantziako Herriko hauteskudeetatik 6 hilabete lehenago, leku berezi bat izanen da herri eta herri elkargoen alternatibentzat, energia eta klimaren gaietaz hamabost bat arlotan.

bopa kuxa

Ongi bizitzea:

Egun guzian, Baiona hiri erdiko ostatu eta elkarteen gela desberdinetan, tailerrak, erakusketak, proiekzioak, eztabaidak eta hitzaldiak izanen dira hemen edo hexagonoan, bainan ere Hego Euskal Herrian eta Europako eskualde desberdinetan diren alternatiba berriak edota esperimentatze desberdinen erakusteko.

Gune askatuan haurrentzat joko guneak, familientzat ibilaldiak, mota guzietako musika animazioak, karrikako antzerkia,

olerkia, irakurketa publikoak etab…izanen dira.

Auzoaldeko biztanleak, bainan gaineratekoak ere, auzoaldeko bazkari batzintzur-bustitze inprobisatuak, karrikan joko desberdinak etab… antolatzerat gomitatuak izanen dira.

Auzoaldeko jatetxeak antolaketaren barne izanen dira eta tokiko mozkinekin egin menuen proposatzerat gomitatuak izanen dira, bazkari biologiko edo begetarianoak proposatuak izanen direlarik gainerateko lekuetan. Merkatu biologikoak, etxaldekoak edo bidezkoak, truko guneak eta doakotasun eremuak, konponketa tailerrak antolatuak izanen dira hiri erdiko plaza desberdinetan.

Egitarauaren barne izanen diren komertsio, ostatu, jatetxe, ekoizle, elkarteak etab… Eusko tokiko moneta ekologiko eta solidarioaren (http://www.euskalmoneta.org/) kideak izanen dira. Egun guzian osoki Euskoz ibiltzeko parada ukanen dugu beraz (euroak ere onartuak izanen dira hala ere). Herrixkan zehar aldaguneak izanen dira ezker eskuin.

eusko ici hemen

Bankuak eta kaderak instalatuak izanen dira han eta hemen familiek eta adineko jendeek ateratzeko parada ukan dezaten eleketan artzeko, begiratzeko, denbora hartzeko.

Neurritasun uros baten jendartea:

Hots, bakotxa gomitatua da karriken bere ganatzea egun hortan eta horrela erakusterat nola autoaz askatua den eta irudimen popularrari eskainia den hiri-eremua beste bizi baldintza batzuren, jendeen arteko harremanen eta lotura sozialen sortzaile izaiten ahal den.

Horrek ere erakutsiko du, eraiki nahi dugun karbono-ondoko jendartea  urosa, adiskidetsua, besta eta elkartasun girokoa izanen dela.

Pena litzateke austeritatearen borrokatzea… latz edo gogor izanez. Eta gainera, hain animatzaileago da trantsizio ekologikoa eraikitzea besta giroan !

Ondorioz, Alternatibak ukanen ditu hainbat itxura: besta popularra eta mobilizazioa, alternatiba zehatzen erakus leihoa, sartzea urririk izanen duen karbono-ondoko herrixka adiskidetsu, alai eta ikasgarria, lagun edo familia giroan bisitatzen ahalko dena…

Alternatibaren helburua:

Denek memorian argi dugu 2007an, KAGAT/GIEC edo klima aldaketari buruzko gobernu-arteko aditu taldeak argitaratu zuelarik bere 4. txostena, zer kezka zabala sortu zuen. Tamalez, garai hartarik landa egina izan diren ikerketek erakusten dute 2007an aurkeztuak izan ziren fenomenoak  larritzen ari direla gero eta lasterrago.

KAGAT/GIEC-aren 5. txostenaren argitaratzea aurreikusia da 2013ko irailaren 26an. Data hortan da txostenaren lehen zatia aurkeztua izanen. Hain xuxen ere beroketa klimatikoaren elementu zientifikoak ukanen dituena, tenperaturei buruzko datu nagusienak ukanen dituena bai eta ere ondorio zuzenei buruzkoak eta proiekzio ezberdinak aurkeztuko dituena.

Erabaki hartzaileentzat bai eta jendartearentzat alarma oihu bat izan behar luken txosten hori nahi ginuke auzkertu eta indartu, bertako egiaztatze nagusienak eta gomendioak ahal bezain zabalki ezagutaraziz.

Egia da, holako txosten batek jendeak laguntzen ahal dituela egoeraren larritasunataz eta okerrena saihesteko mobilizatzearen

premiaz konzientzia hartzen.

Baina ber maneran ere osoki paralizatzen edo geldiarazten duen efektua  ukaiten ahal du, ezinaren sentsazioa pasarazten ahal eta arazoaren haunditasunaren aintzinean eta haren aurrean zer eta nola egin ez jakitearen aintzinean animoa gal arazten ahal du.

Alternatibaren xedea da ezintasun sentimendu horren borrokatzea. KAGAT/GIEC-aren txostena berriaren karietarat momento indartsu bat antolatuz, ekitaldi azpimarragarri bat plantan emanez bertan erakusteko bakotxak bere mailan eragiteko ahalak dituela.

Alternatibak ondoko mezua aintzinean emanen du: beroketa klimatikoaren aurkako aterabideak badira, trantsizio energetikoaren bideak gero eta gehiago badira, eta mundu mailan milaka elkartek, norbanakok, herrik eta eskualdek hartzen dituzte. Milaka alternatiba horiek egunerokotasunean jendarte neurritsuago, zuzenago, adiskidetsu eta solidarioago baten eraikuntzan parte hartzen dute.

Bide horiek hartu behar dira, posible den arlo guzietan, orain eta hemen. Denek elgarrekin, mundu hobe bat eraikitzen ahal dugu desafio klimatikoa gaindituz.    

Urrun helduko den boz bat:

Alternatibaren mezuak Baiona eta Euskal Herriko mugak nasaiki gaindituko ditu.

Partaidetza bat adostua izan da. Bastamag eta Reporterre komunikaPlace 14 janvier Tunisbide altermundialista eta ekologistekin, hauek Alternatiba Herrixkan egonen diren alternatiben oihartzun erregularra izan daitezen eta honen prestakuntza segi dezaten. 

« Indignez Vous ! »-ren idazlea den Stéphane Hessel-ek onartu zuen Alternatibaren babesle izaitea. Bere familiaren adostasunarekin, babeste horren atxikitzea erabakia izan da. Egun horren karietarat omenaldi bat eskainia izanen zaio. 

Alternatibak, tokiko mailan bezain bat nazio arteko mailan iraganen den sentsibilizazio eta informazio lan luze baten eramateko parada eskainiko du: Tuniseko Munduko Foru Soziala, Turkiako Istanbulgo klimari buruzko Global Power Shift topaketak, Greziako Atenasko Altersummitenak, agorrila hastapeneko Notre Dame des Landes-eko elgarretaratzeak, Europie europar Festibala Toulousen, etab…