Zer da gertakizun eko-arduratsu bat?
Bistakoa da, milaka jende, epe motz batez, tobi batean biltzeak ondorioak dituela:
- Ingurumenarentzat herstura azkarra (gizakiengan, geografikoa eta materiala)
- Hatz ekologiko sakona.
- Hondarkin ekoizte eta kalte handiak.
Alternatibak eko-arduraren hautua egin du, desmartxa hau ondoko punduetan datza:
- Baliabide eta lehengaien(paper, ur, erregai, energia) erabilpena menderatu eta tipitu.
- Gizaki eta bioaniztasunaren gainean diren eraginak kontrolatu (harrabots trabagarriak, hondatzeak, komunikaziorako erabili gai kimikoak, komunetakoak).
- Berotegi efektu eragiten duten gasen igortzea mugatu (garraioak, hornitzeak, energia kontsumoa).
- Hondarkinen ekoizpena murriztu eta saihets ezina delarik hondarkinak balorizatu (hondarkinak iturrian tipitu, mutualizazioa, berrerabilpena, eko-konzepzioa).
- Lurraldeko baliabide ekonomiko, kultural eta sozialak mobilizatu (tokiko hornitzaileak, sarrera denentzat erraztu, belaunaldien arteko topatzeak erraztu, alde solidario eta herritarra zaindu, desmartxa hauentzako sentsibilizazioa bideratu).
- Publiko guzien integrazioa eta etorrera erraztu.
Konkretuki zer eginen da:
- Hondarkinak kudeatu eta bereizi.
- Baso berriak erabili.
- Alternatibaren zenbait gunetan komun idorrak proposatu .
- Elikadura: sasoiko mozkinak, tokikoak eta bologikoak eskaini.
- Autokidetza, treinaren eta autobusaren erabilpena, lagundu.
- Bizikletazko bidaiak erraztu.