Bizi !

2022 urtea mobilizazioetan eta aitzinamenduetan aberatsa!

2022. urtea bukatzen ari delarik, aurtengo urtea ere, ukaezina da, ekintzetan eta mobilizazioetan aberatsa izan da!

Krisi klimatikoari buruz galdeketa ekintzen, Ipar Euskal Herriaren egiazko metamorfosi ekologikoa has dezaten beren isiltasunetik ateratuz, hautetsiekin elkarrizketa eta aldarrikapen aitzinarazteen, edota klimaren erronkari buru egiteko formakuntzen artean, Biziko militanteak energiaz eta sormenez beterik mobilizatu dira, urtean zehar, krisi klimatikoaren aitzinean eta justizia sozialaren alde.

Hona hemen azken 12 hilabeteetako momentu adierazgarrien laburpen ttipi bat!

Urtea indartsu hasi da! 2022ko urtarrilaren 17tik beretik, Biziren hainbat ekintzaile Paueko Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluko teilatura igo dira. Ekintza ikusgarria AHT linea berriaren Bordele-Akize zatiaren proiektuaren finantzaketaren kontra. Mezu argia zuen banderola zabaldu dute ekintzaileek: «CD64: zure aldi da AHTri EZ erratea!». “.

Urte hasiera honetan, gainera, Biarritzi Urrezko Karpa eta Donibane Lohizuneri Urrezko Ostruka sarien banaketa egin da, Hitza Hitz batzordeko Begirale ekologikoen eskutik. Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 2021eko emaitzak argitaratu eta gero, Begiraleek Biarritzeko Herriko Etxea zoriondu nahi izan dute, harremanetarako saiakera anitzen aitzinean isilik egon delako. Donibane Lohizuneko Herriko Etxea saritua izan da joan den mendeko koloretan ospe handitan egin ekitaldian, larrialdi ekologikoaren aitzinean burua hondarrean gehienik sartzen duelako.

Udaberrian mobilizazio eguna izan da Frantses Estatuko presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia baino aste batzuk lehenago. Hara nola, martxoaren 12an, larunbatez, mila lagunek klimaren eta justizia sozialaren aldeko martxan parte hartu dute Baionako karriketan. Manifestariek lehentasunen ordena gogora ekarri nahi izan dute, eta agenda politikoen erdigunean klima eta justizia soziala izatea eskatu dute.

Ekainaren 16an, Ipar Euskal Herrian eta Frantses Estatuan ezohiko berote handi goiztiarra gertatu delarik eta hondamendi klimatikoak bata bestearen atzetik agertu eta bizkortu direlarik, Bizik alarma jo du. Baionako Merkatu Estaliko Plazan, Biziko ekintzaileek. Urkatze egoera bat simulatu dute, erabakiak hartzen dituztenen klima arloko geldirik egoetak, jendartearentzat heriotza-zigorra dakarrela sinbolizatzeko. Larrialdiari buru egiteko, ekintza ezinbestekoa da : https://bizimugi.eu/eu/berote-handia-bizik-urkatze-eszena-bat-simulatzen-du-klimaren-arloan-geldirik-egoetaren-ondorioei-buruz-deiadarra-jotzeko

2022ko ekainaren 18an, Errefuxiatuen Mundu mailako Eguna den ekainaren 20a aitzin, eta 2014az geroztik migrazio bideetan hildakoen eta desagertuen zerrenda argitaratzearen harira, Bizik Baionako sarrerako bide-seinaleak estali ditu. 2014tik geroz 49.348 desagertu, Baiona hiria mapatik desagertuko balitz bezala da! Ekintza honen bidez, Bizik diputatu bilakatuko direnei ere galdera bota die, eta etorkin guzientzat harrera duin baten alde eta ekintzaile solidarioen kontrako gero eta handiagoa den errepresioari bukaera emateko politikoki jokatzeko eskatu die. Gainera, Bizik segitu du Etorkizuna web plataforma animatzen migratzaileei laguntza ekarri nahi dutenak eta etorkinen aldeko egiturak elkarrekin harremanetan sarzteko.

Uztaila markatua izan da arrakasta handia ezagutu duen Bizi! eta Aldaren Formakuntza Egonaldiaz. Uztailaren 13tik 17ra, ia 200 pertsona formatu dira mobilizazio estrategietan, indarkeriarik gabeko ekintzetan eta alternatiben inguruko tailerretan parte hartzaileei eskainitako 24 formazio saioei esker.

Uztailaren 15ean, Biziko ekintzaileek Ezpeletako Baroien Gazteluko harresien estreinaldian parte hartzen ari zen Patrick Pouyanné, Total Energies enpresako zuzendari nagusiaren bisita trabatu dute. Ekintzaileek hainbat hitzaldi oztopatu zituzten, klima-aldaketaren arduradun nagusietako bat ohore handiz errezibitzen jarraitzearen ahalkegabekeria salatzeko. Gaur egun ere, Total Energies enpresak, bere datuen arabera, bere inbertsioen %70a baino gehiago bideratzen ditu petrolio eta gasa sektoretan, berotze klimatikoa eta beroaldiak sustatuz.

Irailaren 25ean, sartzea ere nabarmendu zen “txirrindiraultza” batekin. 200 txirrindularik erantzun zioten Bizik Donibane Lohizunen bizikletaz manifestatzeko egin deialdiari. Helburua argia zen: bizikleta bide seguruagoak eskatzea, Jean-François Irigoyen auzapeza interpelatuz.

Urte bukaeran ere intentsitatea handitu da! Urriaren 4an, Angeluko Brindos etorbidean Bizi!ko 16 ekintzailek horrelako inskripzioak margotu zuten “Legea errespetatu! Brindos etorbidearen eraberritzeak Ingurumen Kodeko L228-2 artikulua bete behar du!”. Bide horren eraberritzearen karietara, ez zen bizikletaz ibiltzeko antolaketarik aurreikusi, alta legeak hala exijitzen duelarik. Auzapezak egokitzeari ezezkoaren aitzinean, elkarteak afera auzitara eraman du.

Azkenik, urtean zehar, Hitza Hitz taldeko begirale ekologikoek ere gaitzeko jarraipen lana egin zuten, 56 herritan, hautetsiak metamorfosi ekologikoa egiazki hastera bultzatzeko asmoarekin. Hitza Hitz taldeak hautetsi eta herriko langilendako gaikako formakuntza zikloa plantan ezarri du herrien metamorfosi ekologikoa gauzatzeko. Aldizkari famatuak banatu ziren lurraldean. Jantegietako janariari buruzko txostena urrian argitaratu zen: hamar bat herrik ez du errespetatzen asteroko menu begetarianoa, legeak hala manatzen duelarik. 2023an, kargualdiaren erdian bilana eginen dute eta komunikatuko dute, gure lurraldean metamorfosi ekologikoaren aitzinamenduaren egiazko kartografia!

Bukatzeko, 2022 urtea, zalantzarik gabe, intentsitate handiko urtea izan da ere. Sekulan baino gehiago, larrialdi klimatikoaren kontrako borrokak aitzina segitzen du. Tokiko, Estatu mailako eta nazioarteko buruzagiek eraginkortasun guti edo bat ere erakusten segitzen dutelarik, eta arazo ekologiko eta klimatikoen aitzinean anbizio falta nabarmena erakusten dutelarik, mobilizatzen eta gure ahotsa gero eta ozenago entzunarazten segituko dugu heldu den urtea ere intentsitatez betea izan dadin, klimaren eta justizia sozialaren aldeko aitzinatze eta garaipenekin!

2023rako, 10 urte Alternatiba eta gero, urriaren 7 eta 8an, Bizik ekitaldi handi bat antolatzen du lurralde burujabe, solidario eta jasangarri bati buruz alternatiba konkretuak aurkezteko. Ekitaldi hau Euskal Herria Burujabe lurralde proiektua nabarmentzeko, biziarazteko, bizitzeko eta geroan klimaren eta lurraldearen mailan perspektibak ikusteko eta palankak aktibatzeko aukera izanen da.

2023an, zure beharra badugu energiaz betetzeko eta gure garaipenak biderkatzeko: kidetzeak edo emaitza bat egiteak klimaren alde engaiatzea erran nahi du, ekiteko baliabideak eskainiz! Biziren lana indartzen laguntzen ahal duzu emaitza bat eginez (zure emaitzaren % 66ko kenkari fiskala lortuz) edo kidetuz, ordaintzeko bide hauen bidez:

Sustenga ezazu: https://bizimugi.eu/eu/bizi-ren-ekintza-sustenga-ezazue