2021eko Iparraldeko Klima Egonaldia
Fite! Larrialdi klimatikoaren eta sozialaren kontrako mobilizazioak behar dira zalutu eta handitu. Horregatik, Bizik Iparraldeko bere 2. Klima Egonaldia antolatzen du astelehenetik, igandera, uztailaren 19tik 25era, Ibar Trinketan, Mugerre-Elizaberrin.
Urteko momento berezi hau deneri idekia da: klima larrialdiaz kezkatua den herritarrari eta gaur egungo erronka ekologiko eta sozialei aurre egiteko ekin nahi duenari, hasi berria denari, ekintzara pasatzeko xedea duenari edo urrunago joaiteko ete bere lurraldean mobilizazioa garatzeko xedea duen Biziko militanteari.
Aste batez astia hartuko dugu erronka ekologiko eta klimatikoei buruz, komunikazio teknika berriei buruz, bortizkeriarik gabeko ekintza moldeei buruz, estrategia eraginkorrei buruz, etab. formatzeko. Hots tresna eta medio berri batzu gure buruei eskaintzeko gure borroken arloan indar harremana gure alde handitzeko eta alternatiben garatzeko, norma berria bilaka daitezen!
Baionatik hurbil ezin hobeki kokatua, guneak kanpatzaileen errezebitzeko ahala ematen du baldintza onetan, garbigela eta komunekin, baita sukalde kolektiboarekin ere. Formakuntza saioak barnean edo kanpoan egin daitezke aroaren arabera. Pilota plaza baliatzen ahalko dugu film emanaldientzat edo arratseko kontzertu batentzat.
Ulertua dukezue, klima kanpaldia ikasketa garaia izateaz gain, lagun arteko mementoa da ere topaketak egiteko, tokiko proiektu eramaileen eta gure lurraldean inplikatuak direnen arteko lokarriak azkartzeko.
Ez duda, izena aitzin-emazue egitarau ofiziala plazaratu artean.
” Elkarrekin,
molda gaitezen klima erronkari aurre egiteko! “
Gu gira oraino klima aldaketaren ondorio lazgarriak geldiarazteko ekin dezakegunak. Desafio hau, altxa dezagun elkarrekin! Alda dezagun sistema, ez klima!
Eskukaldi bat eman nahi duzu 2021eko Klima Egonaldi hau antolatzeko eta biziarazteko? Bikain! Nornahik laguntzen ahal du bere trebetasunak edo libro duen denbora edozein izanik ere. Gauza anitz bada egiteko: afixak kolatu, seinaletika prestatu, bizilekua muntatu…
Laguntzaile izaiteko, aski da zure izena emaitea, libro dituzun mementoak zehaztuz.
Parada bada ere urrunago joaiteko, eta gaurdanik abentura bizitzeko Herritar Zerbitzu kontratu bat izenpetuz. Ez duda eta postu eskaintza kontsultatu.
Galdera bat? Xehetasun gehiago behar? Ez duda eta harremanetan sar gurekin…
Non iraganen da Iparraldeko Klima Egonaldia?
Ibar Trinketea
440 Ibargoitiko bidea
64990 MUGERRE
Nola heltzen da egonaldi gunera?
Auzoaldearen sosegua begiratzeko eta ingurumenari kalte ahal bezain guti ekartzeko, autokidetza lehenets dezagun!
AUTOA: Klima Egonaldiko kideekin autokidetza esteka hau segituz
FURGONETA: Ibilgailu egokituan jiteko ahala, Ibargoitiko bide bazterrean aparkatuz
TRENA: Klima Egonalditik geltoki hurbilena: Baionakoa
BIZIKLETA: Baionako tren geltokitik 40 minutuz