#SerialKillerDuClimat #Keepitintheground
Martxoaren 14an astelehen huntan, klimaren defentsaren aldeko Action Non-Violente COP21 mugimenduko 18 militantek ekintza ikusgarria burutu dute Pauen. Beaumont Palazioko ur putzuan petrolio plataforma ttipi bat instalatu dute, hemendik 20 egunera hor iragaitekoa baita MCE Deepwater Development nazioarteko gailurra. Honek mundu mailako petrolio eta gas konpainia haundienak bilduko ditu, itsasoetako zilaketen operatzaileekin batera. Helburua lankidetza eta teknika berrien garatzea da, ur sakon eta biziki sakonetatik petrolio eta gasaren esplorazioa eta ekoizpena biderkatzeko.
Ur putzuan marea beltz bat simulatua izan da, itsas lamin bati zilaketa plataformaren kontra eragitea behartuz. Anartean aktibistek pankartak agertarazten zituzten klima eta ozeanoen ehorzleak oztopatzeko eta beraz MCEDD gailurra blokatzeko dei eginez.
ANV-COP21-ko bozeremaileak, Goinvic-ek «Fisikoki trabatu behar dugu MCEDD gailurra. Deitzen dugu gailurra blokatzera %100 bortizkeriarik gabe, argiki eta publikoki asumituz desobedientzia zibileko ekimen masibo eta deliberatu hori. Klima eta ozeanoen defentsalariek mobilizazioak eta ekintzak biderkatuko dituzte gailurraren hiru egunetan, gailurra oztopatzeko ala bere iragaite normala trabatzeko. Munduko populu eta herritarrak parte hartzera deituak dira Pariseko Akordioa ez dadin debalde egon » adierazi du.
Alternatiba-ren koordinazio europarra, Frantziako Amis de la Terre, ATTAC-Frantzia, Nation Océan, Emmaus Lescar-Pau herrixka, Bizi ! eta 350.org egiturek Pauen mobilizatzera deitzen dute ere gailur horren karietara, Texas-eko Quest Offshore enpresak antolatua. Herritarrak gomitatuak dira parte hartzerat mobilizazio honetan informazio eta crowdfunding web gune berezi honen bidez: bizimugi.eu/mce