2022an egin lehen formakuntza-zikloa eta gero, Bizi -Bihar eko-formakuntza institutuarekin elkarlanean- formakuntza-ziklo berri bat plantan ematen ari da, erronka ekologikoeei buru egiteko, Ipar Euskal Herriko hautetsi eta funtzionarioei jarduteko gakoak emateko. “Saihestezina kudeatzeko eta kudeatu ezina saihesteko” parada izateko, Bizi eta Bihar elkateak Iparraldeko Herriko Etxeei dei egiten diete antola daitezen, Iparraldeko hautetsi eta eragileak erronka ekologikoei buruzko formakuntza prozesu batean inplika daitezen.
2023. urtea izan da azken 174 urtetan erregistraturiko beroena. Ipar Euskal Herrian, tokiko mailan egin behar diren indarrak oso garrantzitsuak izanen dira, zeren -zuzenean zein zeharka- tokiko agintariek berotegi-efektuko gasen emisioen % 15etik 50era kopuruen ardura dute1 eta ekintza-palanken % 75 lurraldekoak direlako2.
Larrialdi klimatikoari tokiko mailan buru egiteko, azken txostenek bat egiten dute hautetsi eta funtzionarioen formakuntza beharrari buruz. Tokiko hautetsiek berek aitortzen dute hori. AMRF-ek antolaturiko trantsizio ekologikorako Frantses Estatuko baserrialdeko auzapezen tailer nagusiaren bukaeran, honakoa baieztatzen dute: “Beharrezkoa edo baitezpadakoa iruditzen zaigu molde orokorrean hautetsien formakuntza eta bereziki trantsizio ekologikoari buruzkoa, beren lurraldean hautetsiek aterabide zehatz eta pragmatikoak plantan eman ditzaten, trantsizio honetan zinezko eragileak izateko». Hori ere Senatariek egin txostenaren arabera, tokiko hautetsiek beren kolektibitatearen ingurumen-trantsizioa hasteko eta kausitzeko lehen aholkua da.
Horregatik, Bizik interaktiboak diren 7 formakuntza proposatzen ditu eta ipar Euskal Herriko hainbat gunetan iraganen dira, pertsona adituek gidatuak, lurraldeko errealitateekin errotik lotuak eta eraginkortasunez jokatzeko tresna zehatzak eskaintzea. Hainbat lekukotasunek aberastuko dituzte formakuntza saioak, Herriko Etxe inspiratzaileen lekukotasunek, Herriko Etxeekin jadanik posible diren edo sortzekoak diren lankidetzei buruz Euskal Elkargoko funtzionarioen lekukotasunek, eta azkenik jada aipatu arlo bakoitzean ekiten duten tokiko eragileen lekukotasunek.
Maiatzaren 24an iraganen da lehen formakuntza Baigorrin, herri mailako antolaketa xuhur eta erresilienteen alde aritzea gaiari buruz. Barbara Nicolosok zuzenduko du, Virage Énergie elkarteko zuzendaria, energia eta gizarte sailetako prospektiban berezituriko egitura da. Beste formakuntza-ikastaroek tresnak emanen dituzte: bere herrian demokrazia parte hartzailearen praktikak garatzea (ekainearen 28an Urruñan), sardexkatik… sardera joatea eta jantokia mobilizatzea, elikadura-politika jasangarri baten palanka gisa (irailaren 6an), hondarkinak murriztu eta ekonomia zirkularra garatu (irailean ere, 20an, Uztaritzen), % 100 energia berriztagarrien Herriko Etxe baten alde ekitea (urriaren 11an), Klima Planaren ekintzak planifikatu Herriko Etxe mailan (azaroaren 15an), herri mailako mugikortasun alternatiboaren dinamika bultzatu (abenduaren 13an).
Beren agintaldiaren barnean, tokiko hautetsiek beren eginkizunari egokituriko formakuntza eskuratzeko eskubidea dute. Kolektibitateek aitzinkondu berezi baten alde bozkatzeko betebeharra badute, usu guti erabiltzen dena. “Aitzinekorik gabeko erronkei buru egiteko, hautetsien artean formakuntzaren kultura garatzekoa da, uste du Gaëlle Vincens-ek, Biziko bozeramailea. Formakuntzarik gabe, ezin da neurriko ekintzarik gauzatu!”. “Saihestezina kudeatzeko eta kudeatu ezina saihesteko” parada izateko, Bizik Iparraldeko Herriko Etxeei dei egiten die antola daitezen, Iparraldeko hautetsi eta eragileak erronka ekologikoei buruzko formakuntza prozesu batean inplika daitezen.
- Élus, l’essentiel à connaître sur les PCAET, ADEME
︎ - SNBC 3, Kolektibitatearen ingurumen trantsizioan parte hartu eta arrakasta izan, Senatuko Txostena, 2023ko azaroa
︎