Bizi !

Zer formakuntza behar, erronka ekologikoei buruz, Ipar Euskal Herriko hautetsi eta funtzionarioentzat?

Bizik inkesta bat egin du -Bihar eta CEDISekin elkarlanean- Ipar Euskal Herriko hautetsi eta eragileek gai ekologikoetan formatzeko dituzten beharrak biltzeko, hautetsi eta funtzionarioei zuzenduriko 6 formakuntza-ikastaroko lehen zikloa antolatu eta urtebetera.  Berrogeita hamar bat parte hartzaileren erantzunak konduan hartuz, Bizik emaitza nagusiak aurkezten ditu eta 2024an inkestaren erantzunen harira birmoldaturiko 2. saio baten antolakuntzaren berri ematen du.

60 erantzuleetarik kasik denak ados dira tokiko ekintza publiko sendoen beharrarekin, berotegi-efektuko gasen isurketak berehala, laster eta azkarki murrizteko. Hauek funtsean, usaian, gehiengoan diren hautetsiak dira (laurden bat axuantak dira) eta erdiak 2000 biztanle baino gutiagoko herrietakoak dira.

Bakarrik laurden batek  jadanik gutienez beren eginkizun/misioekin zerikusia duten klima-energia gaiei buruzko formakuntza-ikastaro bat egin du agintaldi honetan. Horietarik bi herenentzat, Bihar, Bizi eta CEDISek plantan ezarri formakuntza-ikastaroetako bat izan da. Lortu zuen parte hartzea xumea izan arren, lehen ziklo honek, beraz, hutsune bat bete zuen eta lurraldeko behar bati erantzun zion.

Inkestatuen bi herenek baino gehiagok (42k) uste dute formakuntza mota hau behar dutela. Gaëlle Vincensentzat, “emaitza hau pozgarria da eta hautetsien eta funtzionarioen beharretara eta mugetara egokituriko formakuntza berria eskaintzera bultzatzen gaitu”. Azken horien artean, erdiek baino gehiagok klima-energia galderek argi uzten dituzten zeharkako erronkak jorratu nahi lituzkete Herriko Etxe eta lurralde mailan. Ber nunbreak, nahi luke ukan proposamen bat Herriko Etxe mailan deklinatzeko Klima Plana eta hondakinen murrizketa/ekonomia zirkularreko ekintza. Heren batek eraikinetako energiaren menperatzean, bakarkako autoaren erabilpenarekiko mugikortasun alternatiboan edo tokiko laborantza eta elikadura biologikoan formatzeko beharra azpimaratu du.  Hiru laurdenek herritarrekin kontsulta eta elkarrizketa (batez ere mobilizazio-teknikak) errexteko medioei buruz eta orientazio ekologikoekiko adesioaren lorpenari buruz formatuak izaitea nahi lukete.

“Emaitza hauek ikusita, inkesta honen emaitzak kontuan harturik 2. formakuntza ziklo bat eskaintzea komenigarria iruditzen zaigu. Hautetsi guziek baliatuko duten parada izanen da Herriko Etxe mailan politika ekologikoak bizkortzeko 2026an beren kargualdia bukatu baino lehen». ondorioztatu du Gaëlle Vincensek. Beraz, programa bat garatua izaten ari da 2024ko apirilean hasteko xedearekin. Programa horren plantan ematean parte hartu nahi duten pertsonak eta horrela larrialdi ekologikoari buru egiteko hautetsiak eta funtzionarioak hobeki tresnatzen lagundu nahi duten pertsonak ongi etorriak dira.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.